[eibar] Korrikarako protagonista bila

Iņaki Amuategi Basauri amuategi a bildua gmail.com
Ast, Ots 21, 20:09:38, CET 2013


Epa Marijo!

Txisto naiz, AEKn lan egiten duen zerrendakidea eta laguntzeko prest
naukazu. Kontu hau bideratzeko, euskaltegiarekin zuzenean harremanetan
jartzea komeni da. Eibarko euskaltegia eta eskualdeko Korrikaren ardura,
Xabier Zubizarretak dauka, bihar goizean komentatuko diot zure proposamena
eta ondoren zeuk berarekin zuzenean berba egitea izango da onena.

Xabierrekin berba egiteko telefonoa 943 20 13 79 (Eibarko AEK) eta emaila:
eibar a bildua aek.org  Nirekin besterik komentatu nahi baduzu, idatzidazu helbide
honetara: amuategi a bildua gmail.com

Bide batez, aprobetxatuko dut propaganda pixkat egin eta primizia moduan,
gainontzeko zerrendakideokin Eibarko egitaraua konpartitzeko.

*Martxoaren 2an*

MENDI IRTEERA. ESKUALDEKO HISTORIA EZAGUTZEN 09:08etan Eibarko Ardantzako
trena hartuko dugu Debara joateko. Itzulerako plana, Mutrikun autobusa
hartu eta Eibarrera etortzea da, baina bakoitzak ikusiko du zer ordutan
komeni zaion.

1.- Ibilbidea:Deba-Mutriku-Deba.

Garbiņe Aizpuruak, AEKko irakasle ohiak, Debako *Casa Campo*ri buruzko
azalpenak emango ditu eta Mutrikuko Fosilen museoan bisita gidatua izango
dugu.

2.- Kalbarixon, bakoitzak eramandako mokadua jango dugu.

Ibilaldi erreza da, pare bat ordukoa, 4-5 urtetik aurreragoko umeekin
egiteko modukoa.

*EIBARKO KLUB DEPORTIBOko mendi taldeak lagunduta.*


 *Martxoaren 7an*

HITZALDIA:Kuba eta Venezuela, kontatzen ez dizutena.

HIZLARIAK:SALVADOR GONZALEZ,LAZARO ORAMAS.

Arratsaldeko 19:00etan Portaleko areto nagusian.

*ETA KITTO euskara elkartearen laguntzarekin.*


 *Martxoaren 10an*

ANTZERKI EMANALDIA. COLISEO ANTZOKIAN 20:30ean. LINGUA NABAJORUM. Eibarko
Antzerki Jardunaldietan

EIBARKO UDALA eta ANTZERKI JARDUNALDIen laguntzarekin


 *Martxoaren 14an *


 TABERNAKO BERTSO SAIOA 19:00etan Kultu tabernan , Miren Amuriza eta Beņat
Ugartetxea




 *Martxoaren 16an*


 BERTSO BAZKARIA.14:30etan Arrate Kultur Elkartean.

Bertsolariak konfirmatu barik, baina Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin dabi
ltza tratuan.


 *Martxoaren 20an*

KORRIKA TXIKIA EIBARREN

1.- KORRIKA TXIKIAREN HASIERA. Arratsaldeko 15:00etan. La Salle Isasiko
sarreran. 2.- BUKAERA EKITALDIA. Eibarko Bizikleta Plazan.


 KORRIKA NAGUSIA EIBARREN

1.- ONGI ETORRIA EMATEKO MUSIKA KALEETAN. Arratsaldeko 17:30ean.

2.- KORRIKA NAGUSIA.Arratsaldeko 18:00etan. Unibertsitatean lekukoa hartuko
dugu


 *Martxoaren 24an*

KORRIKA BUKAERA: DENOK BAIONARA!!!

*Goizeko 09:00etan autobusa Ego-Gainetik*


*Eman euskara elkarri! Animatu eta parte hartu!*

*
*

*Eibarko AEK
*





marijo deogracias<marijodeo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
otsaila 21 19:09):

> Arratsalde on,
>
> Banator atzera eskatzen. Kontua da, Korrikaren inguruan elkarrizketa sorta
> bat prestatu behar ditugula, gero ETB3n egingo duten korrika berezirako.
> EHUn multimedia masterra egiten gabiltzanok ari gara produkzio lana egiten
> eta Eibar inguru horretan kontatzeko moduko istorio asko daenez, laguntza
> eske nator: AEKn ikasle izan den, edo den, norbait ezagutzen dozue, 3-4
> minutuko elkarrizketa bat grabatzeko berakin, bere korrika esperientzien,
> euskara bizitzeko maneren eta horren guztiaren inguruan, eta euskaraz?
> Emakume, zein gizon, heldu, helduago edo gazte.
>
> A, ta, bide batez, kontakturen bat pasatzerik izanez gero, primeran. Edo,
> zuetakoren batek bere istorioa kontatu nahiko balu ere, oso ondo.
>
> OH: asteazkenerako izan beharko ditugu izenak eta kontaktuak eginda.
>
> Eskerrik asko
>
> Marijo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130221/7be3da69/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago