[eibar] Zenbakixekin mugagabia? mugatu singularra? ??

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
As, Urt 15, 12:39:48, CET 2013


Bai, batueran be hala da. Izan be, zuk jarrittako adibide guztiak denbora
jarraikorra adierazten dabe: hua da, hasi eta amaittu, eten barik.

Ez da gauza bera : 3 urtetan egon da Guatemalan, edo 3 urtean egon da
Guatemalan. Lehelenguan, 3 bider esan nahi du (2005, 2006,2007xan adibidez)
eta bigarrenian esan nahi dau 2007xan juan zala eta 2010ra arte ez zala
itzuli, jarraixan egon da.

Huru urtekuen gelia be horixe da: 3 urte dakezen umien gelia da. 3 urtetako
gelia eskola unitarixoko gelia litzake, eta bertan 3 adin desberdin eukiko
littueke umiak (3, 4 eta 5, esate baterako).

Aitzeko moduan azaldu dot?

Ale, aprobetxau!
leire, guardiako irakaslia ;.)

Trebiņo - Artetxe<trebi.arte a bildua euskaltel.net> igorleak hau idatzi zuen (2013
urtarrila 15 00:43):

>     Eibarren, eta posturia egingo neuke inguruan be bai, sarri zenbakiekin
> mugatu singularra ikusten dogu (edo mugatu singularra dirudiena).
>
>    Esate baterako, baina zuek seguru sarri entzun dozuela, eta adibidiak
> Interneteko Eibarko hiztegitik hartuak, badogu:
>
>    - "beste hamar urtian"
>    - "hirurogeta hamar urteko"
>    - "handik zortzi edo hamar ordura"
>    - "Gaurko ekina, hamar ordukua"
>
>     "Eibarko euskara" liburuan begitzen egon naiz, eta kontu garbirik ez
> dot atara, laguntza, igual ni nago galduta. Badirudi, esate baterako
> "inesiboan" mugagabia -(e)(ta)n dala, hau da, normalian -etan dala, baina
> batzutan -ian dala (singularrian lez).
>
>    Ia ba, "Eibartzaindikuak", horixe, zenbakixekin, mugagabia, mugatu
> singularra, barra libre...  Azalduidazue zeozer.
>
>     Besarkada haundixa guztiori.
>
>                   Imanoltxu.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130115/7ad036fa/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago