[eibar] Balioak transmititzen

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Or, Aza 1, 16:14:26, CET 2013


2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>

> > Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako
> estresak eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(
>
> A! Horregatik da orduan! Horrek justifikatzen du futbolak egiten dituen
> gehiegikeria guztiak! Eta baita udalak 195.000 euro ematea! Arraroa dena
> karate eta gimnasiari ez ematea beste horrenbeste.
>
> Benga Eneko, ondo iruditzen bazaizu futbolak 11 urteko gaztetxoak
> baztertzea ez dutelako lehen mailan jokatzeko dohainik eta hala ere
> erakundeek beste inongo kiroli baino diru gehiago ematea, ba esaizu eta
> defendatu hori. Demografia datuekin eta beste kirol batzuetako praktika
> okerrekin ez duzu ez justifikatzen ezta disimulatzen futbolarekin gertatzen
> dena.
>

mekatxiporreta Oier, edo ez ditut ondo azaldu gauzak, edo dena ez duzu
irakurri edo ez duzu ondo ulertu nik idatzitakoak.

eneko



> oier.
>
>
>
>
> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>
>> Auto-zuzenketa:
>>
>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>
>>> Lehen leku guztietan haurrak soberan, gaur egun faltan.
>>> Baina urtero 1000 haur jaiotzen ziren Eibarren 1960 -1970 inguruan.
>>>
>>
>> zehatza izateko, gutxiago ziren.  Esate  baterako, topeko urteetan:
>>
>> 1964: 850  haur jaio ziren Eibarren
>> 1965: 915 haur jaio ziren Eibarren
>> 1966: 822 haur jaio ziren Eibarren
>>
>>
>>> Aldiz,  250-300 baino ez dira jaiotzen azken urteetan, 1995-2012
>>>
>>
>> esandakoak baino gutxiago ere bai. Esate baterako:
>>
>> 2000: 223 haur jaio ziren Eibarren
>> 2001: 164 haur jaio ziren Eibarren
>> 2002: 169 haur jaio ziren Eibarren
>>
>> edozein kasutan 4 aldiz inguru gutxiago,
>>
>>  Ulertzen ez ditudanak umeen esstresak eta negarrak.
>>>
>>
>> Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako estresak
>> eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(
>>
>> Eneko
>>
>>
>>
>>> Aldatuta daude gauzak.
>>>
>>> eneko
>>>
>>>
>>>
>>> 2013/10/31 Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
>>>
>>>> **
>>>> Enekok:
>>>>
>>>> > Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako
>>>> > koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten
>>>> zuten.
>>>>
>>>> Eibarren ez dakit, baina Bergaran behintzat 11 urteko ume batek
>>>> jarduera asko egin ditzake, baina bakarrik Bergarako Futbol taldean
>>>> sartzeko egin behar dira selekzio frogak.
>>>>
>>>> Parte har dezake abesbatzetan (bi edo hiru  talde dagoz), orkestan,
>>>> bandan, dantza taldean, eskubaloi, saskibaloi eta txirrindularitza
>>>> taldeetan, karate taldean. Ona ala txarra izan, berdin da. Gaizki abesten
>>>> baduzu, ez zara izango abesbatzeko solista, baina taldean kantatzen duzu.
>>>>
>>>> Hautaketa bakarrik mutilen futbolean egiten da. Aurkeztutakoen erdia
>>>> kanpoan geratzen da, Nasako injenierua izateko baino froga serioagoetan.
>>>> Hiru egunetan izaten dira frogak, eta ahura estresa eta negarra!
>>>>
>>>> Elna
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>  2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza
>>>>>> eta teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
>>>>>> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
>>>>>> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
>>>>>> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
>>>>>> horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan
>>>>> nahi dut, ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa
>>>>> euskararekin bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita"
>>>>> (Racingak), "Edinburgh, Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital
>>>>> green" (basketak), "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San
>>>>> Sebastian ciudad cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital
>>>>> green", "Bakio marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak.
>>>>>
>>>>> "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.
>>>>>
>>>>> Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo
>>>>> gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar
>>>>> dion edo ez dago.
>>>>>
>>>>> Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia
>>>>> asko izan daitezke enpresa eta erakunde askotan
>>>>>
>>>>>     futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote
>>>>>>> oinarrizko kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da:
>>>>>>> "Hik ez dok balio, aire!"
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian,
>>>>> antzerki taldean ... esaten zuten.
>>>>>
>>>>> Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez
>>>>> dakit ...
>>>>>
>>>>> eneko
>>>>>
>>>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131101/41338240/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago