[eibar] Balioak transmititzen

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
As, Aza 5, 01:32:28, CET 2013


2013/11/1 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>

> 2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>
>> > Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako
>> estresak eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(
>>
>> A! Horregatik da orduan! Horrek justifikatzen du futbolak egiten dituen
>> gehiegikeria guztiak! Eta baita udalak 195.000 euro ematea! Arraroa dena
>> karate eta gimnasiari ez ematea beste horrenbeste.
>>
>> Benga Eneko, ondo iruditzen bazaizu futbolak 11 urteko gaztetxoak
>> baztertzea ez dutelako lehen mailan jokatzeko dohainik eta hala ere
>> erakundeek beste inongo kiroli baino diru gehiago ematea, ba esaizu eta
>> defendatu hori. Demografia datuekin eta beste kirol batzuetako praktika
>> okerrekin ez duzu ez justifikatzen ezta disimulatzen futbolarekin gertatzen
>> dena.
>>
>
> mekatxiporreta Oier, edo ez ditut ondo azaldu gauzak, edo dena ez duzu
> irakurri edo ez duzu ondo ulertu nik idatzitakoak.
>

Gai ezberdinak jorratu dira hari honetan, gaur denbora apur bat
hartuta, ea hobeto
azaltzen ditudan esan nahi nituenak:

a) Karate eta gimnasiaren kontua Elenak aipatu duen futbol frogek
gazteengan sortzen dituzten stresa eta negarren inguruko komentarioa zen
eta futbol eskolatik 11-12 urterekin kaleratzen dituztela diozunarekin
lotuta dago

Nire ustez antzerakoak sortzen dira jendea soberan dauden aktibitate eta
ekimen guztietan. Karate, gimnasia, bertso eskolen arteko txapelketa,
Segurako dantza txapelketa, koruen arteko lehiaketatik kanpo geratzerakoan
sortzen diren eztabaida, estresak, negarrak eta borrokak antzerakoak
direlakoan nago.

Esate baterako, dantza garaikide eskolan edo dantza klasiko eskolan, ez 11
edo 12 urterekin, baizik eta 8 urterekin egiten omen dituzte
mailakatze-frogak (http://tinyurl.com/qjamqwt ) eta, supongo, futbol
eskolan bezala, jende gehiegi dagoelako lekurik ez badago, gainditzen ez
duenari: "Hik ez dok balio, aire!" (edo suabeago), berdin esaten diotela.

Beraz, eskema errepikatzen da. Konpetenzia eta selekzioa: onak barrura, ez
hain onak direnak kanpora. Nire ustez, ematen diren eskemak oso-oso
konparagarriak dira. Hau da, ez nituzke hartuko aitzaki bezala laguntza bat
merezi duten edo ez, esateko

Eta azken finean gizartean ematen denaren islada dago;: onak aurrera, ez
"hain onak" atzera.

Logika aplikatuz, inori ez diru-laguntzarik

Dena den, gai honekin lotuta ere, ez ditut ulertzen kontatzen dituzuen
tamainako frustrazioak sortzea gazteetan, nik uste Elenak esan duen moduan
berdin berdin jarraitu dezakezu futbola, karatea, koruan, bertsotan edo
dantza praktikatzen. Edonondik kaleratua izan zarela ere.

Demografiari dagokionez, jende kopuruek, gustuak, tradizioa edo ohiturekin
batera, baldintzatzen dituzte demanda, toki batzutan aktibitate batzuk
eskaera gehiago dute eta ez dago denentzat lekua.

Amoroton edo Etxabarrin futbol taldea osatu ezinik ibiliko dira, Mutrikun
ezin dute eskubaloi taldea atera, baina antza denez Eibar KE edo Bergara
KEko futlbol taldeetan gazteak soberan. Lehen, lau aldiz haur gehiagorekin,
are gehiago.

Leku batzuk beste batzuk baino demanda gehiago dute. Batzuk barruan eta
beste batzuk kalean geratzen dira.

Demografiako datuak ematea honekin lotuta zegoen, gertaera hau lehen orain
baino ohikoagoa eta areagoa zela adierazteko, konpetentzia handiagoa arlo
gehiagotan (aktibitate gutxiago izatearekin batera).

Baina, aipatu dut, leku edo aktibitate jakin baten lekurik ez izateak, ez
du esan nahi, edo ez luke esan behar, ez duzula jarraitu behar gustokoa
duzuna egiten, Horregatik ez ditut ulertzen hainbesterainoko estres horiek
eta baztertuta sentitze hori.

Eta izan ere, hala dela iruditzen zait. Eibarren futbol zaletuen talde
ezberdinek, seguruenez kirolari gehien mobilizatzen dituzten taldeak dira,
bai gazteen eta bai helduen artean. Eibar, Urki, Eibartarrak, Armaginak
JTK, Eibar CD,  zaletuen txapelketako taldeak, ... guztira izango dira
Eibarren maila ezberdinetako 60 futbol talde baino gehiago. 11-12
uirterekin esaten duzuen bezain baztertuak ez dirudi, beraz. .


 b) Aipatu den 195.000 euroko diru kopuru horren inguruan, irakurri ondo,
zera esan dut:

   1.

   lar iruditzen zaidala, eta
   2.

   eztabaidagarrai iruditzen zaidala publizitatea kontzeptuan diru hori
   udal batek /hiri batek gastatzea, futbol talde batean izan edo beste
   edozein patrozinioan izan. (apur bat Josuk ere esan duena).

 Badaude aurrekari eta adibide asko, mundu osoan eta kirol askotan, baina
arraroa egiten da Eibarren. Nik ez dut argi ikusten.

Esan dut ez dakidala nola neurtzen den inpakto publizitario hori, baina
neurtuta egon badagoela, Profesionalak daude eremu horretan.

Bide batez, ez dakit ezta, zein kontzeptutan, non agertzeko, zenbat
urterako, … erosi duen udalak publizitate hori.

Insalus urak; Hierros Servando, Kutxabank, edo beste patrozinadoreek
agerpen hori baldintza jakin batzuetan erosten dute. Hauen berri ez dugu
izan Udalaren kasuan,


d) Futbolak, eta beste askok, aktibitate ekonomiko moduan  – merkataritza,
elektrotresnen ekoizpena, IKT-ak, softwarea, banka, zinema, nekazaritza,
hizkuntza, ikerketa eta garapena, ….(ia denak egia esan) – modu batean edo
bestean laguntzak jasotzen dituzte administrazio publikoetatik: sortzen
duten eragin ekonomikoaren arabera, “estrategikotzat” hartzearen arabera,
lurralde garapenaren arabera, enplegu sustapenaren arabera, eta abar.

Aktibitate ekonomiko kontzeptu honen barruan futbolak laguntzak jasotzea
ulergarria izan daiteke. Baina eraginari buruz egiten diren neurketak, bai
futbolean eta bai beste sektore batzuetan, esajeratuak iruditzen zaizkidala
esan dut. Egiten diren laguntza- inbertsio horien erretorno eta
errentabilitateak neurtzea zaila da eta beti beti positiboegia ematen dute
eta.

Faktore asko daude tartean eragina neurtzerakoan. Suposatzen dut futbolaren
kasuan nagusiki erretorno ekonomikoa da hartzen dena kontutan. Traspaso
milonarioen BEZ-ak, hoteletako gauak, tabernetan saldutako kafeak eta
auskalo zer gehiago.

Seguruenez, eztabaidatzen ari garen jasu honetan bi kontzeptu nahasten dira
Udalaren erabakian: publizitatea eta inpaktu ekonomikoa, baina ez dakit
seguru.

Kuriosoa bada ere, gai hauen inguruan udal administrazioen kudeaketan
dauden alderdien ezberdinen artean adostasun bat dagoela dirudi, berdin
zein alderdi izan boterean daudenean futbolari babesa ematearen alde egiten
dute.  Eibarren Futbol zelaietan dirua gastatzearen alde PSE, EAJ eta PP
egin dute oraingoan eta Bilduk aurka, baina azken asteetan Bilduk alde egin
du Azpeitian bertan, 300.000 euro Garmendipe egokitzeko pare bat
esleipenetan:

http://www.azpeitia.net/index.php/eu/iragarkiak/kotratazioa/2911-garmedipen-dagoen-futbol-zelaiko-anexo-aren-azpiko-instalazioak-egokitzeko-lanak
 (168.417,36 euro)

http://www.azpeitia.net/index.php/eu/iragarkiak/kotratazioa/3000-garmedipen-dagoen-futbol-zelaiko-anexo-an-zelaia-jartzeko-lanak
 ( 136.136,97 euro)

Agian Bilbon PSEk aurka egingo du oposizioan dagoenean, baina Donostian
alde boterean dagoenean.  Agian EAJk aurka egingo du Gasteizen oposizioan,
baina alde Bilbon, eta abar, eta abar .

d) Seguru ertz gehiago daudela, baina azkenik eta askoz gehiago ez
luzatzeagatik, futbolak beste ekimen asko baino diru gehiago jasotzeak
logikoa iruditzen zait, besteak beste praktikante eta jarraitzaile gehiago
dituelako.

Adibidez, normala iruditzen zait Gipuzkoako futbol federazioak Diputaziotik
28.360,13 euro jasotzea, eta aldiz Billar federazioak bakarrik
2.278,94euro jasotzea

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/06/18/e1306058.htm

beno, ez dakit horrela argiago geratu diren aurrerago esandakoak.

Barkatu txapa, oraingoan ere joango zen astakeriren bat, seguru :-)

eneko



>
>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>
>>> Auto-zuzenketa:
>>>
>>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>
>>>> Lehen leku guztietan haurrak soberan, gaur egun faltan.
>>>> Baina urtero 1000 haur jaiotzen ziren Eibarren 1960 -1970 inguruan.
>>>>
>>>
>>> zehatza izateko, gutxiago ziren.  Esate  baterako, topeko urteetan:
>>>
>>> 1964: 850  haur jaio ziren Eibarren
>>> 1965: 915 haur jaio ziren Eibarren
>>> 1966: 822 haur jaio ziren Eibarren
>>>
>>>
>>>> Aldiz,  250-300 baino ez dira jaiotzen azken urteetan, 1995-2012
>>>>
>>>
>>> esandakoak baino gutxiago ere bai. Esate baterako:
>>>
>>> 2000: 223 haur jaio ziren Eibarren
>>> 2001: 164 haur jaio ziren Eibarren
>>> 2002: 169 haur jaio ziren Eibarren
>>>
>>> edozein kasutan 4 aldiz inguru gutxiago,
>>>
>>>  Ulertzen ez ditudanak umeen esstresak eta negarrak.
>>>>
>>>
>>> Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako
>>> estresak eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(
>>>
>>> Eneko
>>>
>>>
>>>
>>>> Aldatuta daude gauzak.
>>>>
>>>> eneko
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> 2013/10/31 Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
>>>>
>>>>>  Enekok:
>>>>>
>>>>> > Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako
>>>>> > koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten
>>>>> zuten.
>>>>>
>>>>> Eibarren ez dakit, baina Bergaran behintzat 11 urteko ume batek
>>>>> jarduera asko egin ditzake, baina bakarrik Bergarako Futbol taldean
>>>>> sartzeko egin behar dira selekzio frogak.
>>>>>
>>>>> Parte har dezake abesbatzetan (bi edo hiru  talde dagoz), orkestan,
>>>>> bandan, dantza taldean, eskubaloi, saskibaloi eta txirrindularitza
>>>>> taldeetan, karate taldean. Ona ala txarra izan, berdin da. Gaizki abesten
>>>>> baduzu, ez zara izango abesbatzeko solista, baina taldean kantatzen duzu.
>>>>>
>>>>> Hautaketa bakarrik mutilen futbolean egiten da. Aurkeztutakoen erdia
>>>>> kanpoan geratzen da, Nasako injenierua izateko baino froga serioagoetan.
>>>>> Hiru egunetan izaten dira frogak, eta ahura estresa eta negarra!
>>>>>
>>>>> Elna
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>  2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza
>>>>>>> eta teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
>>>>>>> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
>>>>>>> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
>>>>>>> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
>>>>>>> horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan
>>>>>> nahi dut, ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa
>>>>>> euskararekin bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita"
>>>>>> (Racingak), "Edinburgh, Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital
>>>>>> green" (basketak), "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San
>>>>>> Sebastian ciudad cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital
>>>>>> green", "Bakio marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak.
>>>>>>
>>>>>> "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.
>>>>>>
>>>>>> Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte
>>>>>> edo gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman
>>>>>> behar dion edo ez dago.
>>>>>>
>>>>>> Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko
>>>>>> ideia asko izan daitezke enpresa eta erakunde askotan
>>>>>>
>>>>>>     futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote
>>>>>>>> oinarrizko kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da:
>>>>>>>> "Hik ez dok balio, aire!"
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>>>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian,
>>>>>> antzerki taldean ... esaten zuten.
>>>>>>
>>>>>> Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez
>>>>>> dakit ...
>>>>>>
>>>>>> eneko
>>>>>>
>>>>> --
>>> Eneko Astigarraga
>>> CodeSyntax
>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>> E-20600-EIBAR
>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131105/a23e64a5/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago