[eibar] Balioak transmititzen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Aza 5, 10:35:25, CET 2013


Nire mezua bart idatzi nuen eta gaur goizean atera da, beraz, zurea
irakurri gabe idatzita dago Eneko.

Nik ez dut planteatu futbolaren eta dantzaren arteko leiharik, baina
badirudi horretan tematuta zaudela zu, alor horretako adibideak jarrita
futbola duinduko duzulakoan. Dantzari buruz esaten duzuna ez da zuzena,
inondik inora ere. OInarrizko mailatik erdi mailara pasatzeko egiten diren
frogak aurretik landutako kontzeptuak barneratuta dauden frogatzeko egiten
dira, bestela ezinezkoa delako hurrengo ikasgaiekin jarraitzea. Musika
tresna bat ikasteko oinarrizko solfeo ezagutzak izatea modukoa da hori. Ez
du ajola dantzari ona ala txarra den, profesionala izateko dohainak dituen
ala ez, dantzarako balio duen ala ez, baizik eta oinarrizko graduan landu
behar zituen konpetentziak landuta dituen ikasten segi ahal izateko.

Dantza irakasleek badakite dantzan heziketa on bat jasotzea, gorputz
heziketa on bat jasotzea dela, eta horrek bizitza osorako balio duen
konpetentzia dela, zure bizi-bidea izango dena kontuan hartu barik.
Futbolean harrobiaren kontzeptua extraktiboa da, helburua ez da gazteak
kirol osasuntsurako hezitzea, baizik eta milaka mutil behatzea harribitxi
bat aurkitu ahal izateko.

Futbolaren erabiltzaile kopuruak darabiltzazu laguntza handiagoak
justifikatzeko. Eibarren 60 futbol talde inguru egon daitezkeela diozu.
Zenbat lagun dira horiek? 900-1000 inguru? 12 eta 40 urteko adin franja har
dezagun soilik (eta ziur hortik gora eta behera asko direla talde
horietan), 28 belaunaldi. Alegia (1000/28), esan nahi didazu belaunaldi
bakoitzetik 3,5 lagunek (%1-2) futbolean aritzea kopuru altua dela? Egiten
den inbertsioa, ematen zaion oihartzuna eta lehentasuna kontuan hartuta
porrot itzela iruditzen zait. Kirol eta gizarte porrot ikaragarria.

Badakizu zenbat jende dagoen dantza egiten duena Eibarren? Kezkako dantza
eskolan, dantza taldean, ikastaroetan, Josu Mujikakin Biraka eskolan,
Kiroldegian Nerea Lodosarekin, Ballet Eibarresen, Casa Galician, Pagatxako
bazkideak Portalean, biodanza eta euskal dantzen helduen ikastaroetan
Portalean, hip-hop taldea, jubilatuen etxeetako dantza-ikastaro eta saioak,
karibeko erritmoen dantzazaleen taldeak, aretoko bikote-dantzen
ikastaroak,... 1000 lagunetik gora, zalantzarik gabe. Futbolean beste!
Zenbat diru-laguntza daude baterako eta besterako? Zein balio sustatzen
dituzte diruz-laguntzen diren jarduerek?

Horrek badu azalpena nire ustez. Diru-laguntza handienak jasotzen dituzten
futbol taldeek modurik ankerrenean jokatzen dute gaztetxoekin, ez dute
kirola sustatzen, inondik inora ere. Futbolean jokatzeko plazer hutsagatik
dabiltzan futbol taldeek ez dute diru-laguntzarik jasotzen, diru-laguntzak
harrobia ustiatzen dabiltzen taldeentzat izaten dira. Alegia, kirol eta
giza balioak erabat ahaztuak dituztenentzat.

Europako herrialde gehienetan kulturan, artean eta dantzan inbertsio
publikoak sistematikoak eta oparoak dira. Badakitelako retornoa biderkatuta
itzultzen delako, bai gizarte balioetan, bai osasunean, bai ekonomian ere.
Hemen futbolean inbertitzen da, "pelotazoan".

oier.



2013/11/5 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>

> Ba irakurri, dena irakurri dudala uste dut, beraz, ez nuen ondo ulertuko.
> Hauxe da nik ikusitako sekuentzia:
>
> Nik salatu dut mutil koskorrak futboletik botatzea ohiko praktika dela.
> Zuk erantzun duzu "hori, modu zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako
> koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean..." ere gertatzen
> dela. Nik harridura azaldu dut, "Eskola mailan? 11-12 urterekin?", eta
> gehitu dut garai batean ez dakidala nola izango ziren kontuak baina nik
> behintzat ez dudala horrelakorik ezagutu beste inon. Garai batekoa
> azaltzeko (edo), esplikatu duzu "Lehen leku guztietan haurrak soberan,
> gaur egun faltan" zeudela, orain ume kopurua jaitsi dela eta "tamalez
> haurrak futbol taldeetan soberan bakarrik" daudela. Are gehiago, jarduera
> batzuetan ere gordin tratatzen dituztela esan duzu, "karatean edo
> gimnasia artistikoan sortutako estresak eta negarrak ez omen dira makalak".
>
> Alegia, futbolaren praktika horren larritasuna arintzen saiatu zarela
> iruditu zait, erlatibizatzen, beste garai batean beste jarduera batzuetan
> antzeko praktikak zeudela adierazten, edo demografia bilakaeraren ondorioz,
> hautaketa egiteko beharra duen bakarra futbola dela sujeritzen. Hortik
> ondorioztatu dut ondo iruditzen zaizula "11 urteko gaztetxoak baztertzea
> ez dutelako lehen mailan jokatzeko dohainik eta hala ere erakundeek beste
> inongo kiroli baino diru gehiago ematea". Ez bazenuen hori esan nahi, ez
> dakit zer esan nahi zenuen.
>
> oier.
>
>
>
>
>
> 2013/11/1 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>
>> 2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>>
>>> > Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako
>>> estresak eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(
>>>
>>> A! Horregatik da orduan! Horrek justifikatzen du futbolak egiten dituen
>>> gehiegikeria guztiak! Eta baita udalak 195.000 euro ematea! Arraroa dena
>>> karate eta gimnasiari ez ematea beste horrenbeste.
>>>
>>> Benga Eneko, ondo iruditzen bazaizu futbolak 11 urteko gaztetxoak
>>> baztertzea ez dutelako lehen mailan jokatzeko dohainik eta hala ere
>>> erakundeek beste inongo kiroli baino diru gehiago ematea, ba esaizu eta
>>> defendatu hori. Demografia datuekin eta beste kirol batzuetako praktika
>>> okerrekin ez duzu ez justifikatzen ezta disimulatzen futbolarekin gertatzen
>>> dena.
>>>
>>
>> mekatxiporreta Oier, edo ez ditut ondo azaldu gauzak, edo dena ez duzu
>> irakurri edo ez duzu ondo ulertu nik idatzitakoak.
>>
>> eneko
>>
>>
>>
>>> oier.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>
>>>> Auto-zuzenketa:
>>>>
>>>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>>
>>>>> Lehen leku guztietan haurrak soberan, gaur egun faltan.
>>>>> Baina urtero 1000 haur jaiotzen ziren Eibarren 1960 -1970 inguruan.
>>>>>
>>>>
>>>> zehatza izateko, gutxiago ziren.  Esate  baterako, topeko urteetan:
>>>>
>>>> 1964: 850  haur jaio ziren Eibarren
>>>> 1965: 915 haur jaio ziren Eibarren
>>>> 1966: 822 haur jaio ziren Eibarren
>>>>
>>>>
>>>>> Aldiz,  250-300 baino ez dira jaiotzen azken urteetan, 1995-2012
>>>>>
>>>>
>>>> esandakoak baino gutxiago ere bai. Esate baterako:
>>>>
>>>> 2000: 223 haur jaio ziren Eibarren
>>>> 2001: 164 haur jaio ziren Eibarren
>>>> 2002: 169 haur jaio ziren Eibarren
>>>>
>>>> edozein kasutan 4 aldiz inguru gutxiago,
>>>>
>>>>  Ulertzen ez ditudanak umeen esstresak eta negarrak.
>>>>>
>>>>
>>>> Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako
>>>> estresak eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(
>>>>
>>>> Eneko
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>> Aldatuta daude gauzak.
>>>>>
>>>>> eneko
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> 2013/10/31 Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
>>>>>
>>>>>>  Enekok:
>>>>>>
>>>>>> > Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>>>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako
>>>>>> > koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten
>>>>>> zuten.
>>>>>>
>>>>>> Eibarren ez dakit, baina Bergaran behintzat 11 urteko ume batek
>>>>>> jarduera asko egin ditzake, baina bakarrik Bergarako Futbol taldean
>>>>>> sartzeko egin behar dira selekzio frogak.
>>>>>>
>>>>>> Parte har dezake abesbatzetan (bi edo hiru  talde dagoz), orkestan,
>>>>>> bandan, dantza taldean, eskubaloi, saskibaloi eta txirrindularitza
>>>>>> taldeetan, karate taldean. Ona ala txarra izan, berdin da. Gaizki abesten
>>>>>> baduzu, ez zara izango abesbatzeko solista, baina taldean kantatzen duzu.
>>>>>>
>>>>>> Hautaketa bakarrik mutilen futbolean egiten da. Aurkeztutakoen erdia
>>>>>> kanpoan geratzen da, Nasako injenierua izateko baino froga serioagoetan.
>>>>>> Hiru egunetan izaten dira frogak, eta ahura estresa eta negarra!
>>>>>>
>>>>>> Elna
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>  2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza
>>>>>>>> eta teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
>>>>>>>> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
>>>>>>>> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
>>>>>>>> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
>>>>>>>> horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan
>>>>>>> nahi dut, ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa
>>>>>>> euskararekin bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita"
>>>>>>> (Racingak), "Edinburgh, Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital
>>>>>>> green" (basketak), "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San
>>>>>>> Sebastian ciudad cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital
>>>>>>> green", "Bakio marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak.
>>>>>>>
>>>>>>> "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.
>>>>>>>
>>>>>>> Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte
>>>>>>> edo gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman
>>>>>>> behar dion edo ez dago.
>>>>>>>
>>>>>>> Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko
>>>>>>> ideia asko izan daitezke enpresa eta erakunde askotan
>>>>>>>
>>>>>>>     futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote
>>>>>>>>> oinarrizko kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da:
>>>>>>>>> "Hik ez dok balio, aire!"
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>>>>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian,
>>>>>>> antzerki taldean ... esaten zuten.
>>>>>>>
>>>>>>> Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez
>>>>>>> dakit ...
>>>>>>>
>>>>>>> eneko
>>>>>>>
>>>>>> --
>>>> Eneko Astigarraga
>>>> CodeSyntax
>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>> E-20600-EIBAR
>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131105/83484c7b/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago