[eibar] Fwd: Eperra ikastolaren aldeko otarrak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Aza 5, 16:06:35, CET 2013


Kaixo,

Aurten ere iritsi zaigu Sohütako Otarren eskaintza. Dakizuenez Zuberoako
Eperra ikastolak ateratzen ditu otarrok, ikastolarako dirua lortzeko. Otar
bakoitzean ardi-gaztaia (1 Kg), patea (200 gr), bixkotxak (200 gr) eta
eztia (500 gr) izaten da. Zuberoako produktoreek egindakoak denak. Beraiek
jartzen duten salneurria 39¤ eurokoa izaten da, baina Eibar-Elgoibar aldean
honekin ibiltzen garenok 40¤ euro ordaintze proposatzen dugu, kudeaketa
erraztu eta laguntza apur bat gehiago emate aldera.

Informazio gehiago hemen:
http://www.xiberokoikastolak.eu/otarreak.htm

Otarra erosi nahi duzuenok idatzi niri.

oier.



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131105/ec10de40/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago