[eibar] Eibar guztia Street Viewn

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Or, Aza 8, 12:48:00, CET 2013


Kaixo Elena,

Bai. Goitik ikusten diren irudiak hegazkinez hartzen dituzte eta kalekoak
kotxe batetik.

Duela hilabete pare bat ikusi genuen Azitaingo Industrialdean Googleko
autoa. Bazterrean aurkitu nuen eguzkia ateratzeko zai eta gidariarekin hitz
egin nuen. Vigokoa omen da eta kotxea hartu eta Donostiara etorri da
egunero hemen inguruko errepideak grabatzera.

Argazkiak atera ondoren, lan handia dago prozesamenduan, argienak
aukeratzen (normalean toki berdineko argazki bat baino gehiago izaten
dute), irudiak bata bestearekin itsasten eta abar. Vigokoak esan zidan
berak ez zekiela noizko azalduko ginen, baina hilabeteak pasatuko zirela.

Gari


2013/11/8 Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>

>  Kuriositate bat (neuretako behintzat):
>
> gure kaleko (Errebal) irudiak teilatutik ikusita aspaldikoak dira, orain
> dela gutxienez hiru urtekoak, merkatua eraitsi berria zela, eta artean
> orubea aparkaleku moduan erabiltzen ez zela.
>
> Ostera, kale mailako irudiak berriagoak dira, merkatuko orubea asfaltatuta
> dago (azken udal hauteskundeak baino 15 egun lehenago asfaltatu zeben), eta
> kotxeak bertan aparkatuta.
>
> Denbora oso diferentetako irudiak konbinatuta daude, hortaz. Ez nekien.
>
> Elna
>
>  *From:* Mikel Larreategi <larreategi a bildua eibar.org>
> *Sent:* Friday, November 08, 2013 9:18 AM
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
> *Subject:* [eibar] Eibar guztia Street Viewn
>
> Eibar guztia kalez-kale ikusteko aukera:
>
> http://bit.ly/1d1Ytyy
>
>
> Mikel
>
> --
> Mikel Larreategi
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131108/b2c945b0/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago