[eibar] Andoni Egaņaren hitzaldia Eibarren, 19an

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ast, Aza 14, 14:51:49, CET 2013


Hortik jasoa:

Datorren asteko martitzenean, azaroak 19, ...eta kitto! Euskara Elkarteak
Andoni Egaņaren hitzaldia antolatu du, "Zer moduz doa euskara?"
izenburupean. Egaņak euskararen egoeraren diagnosia egingo du eta hainbat
galderari erantzuten ahaleginduko da parte-hartzaileekin batera:
- Euskal Herrian eta inguru hurbilean, ondo al goaz?, Oker?, Erdipurdi?
- Zeintzuk dira indarguneak eta ahuleziak?
- Horiek hartu beharko dira kontutan etorkizunerako urratsak egiteko.

Hitzaldia arratsaldeko 19.00etan izango da ...eta kitto!-n (Urkizu 11
solairuartea). Sarrera librea eta doan da.

---
Ba hori. Igual joango naiz, "Mila intelektual euskaldun Twitterrera"
kanpainan beste frakaso bat izatera.

L.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131114/c7847c5d/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago