[eibar] Gure izenetan tildeak jarri?

Trebiño - Artetxe trebi.arte a bildua euskaltel.net
As, Aza 19, 23:26:03, CET 2013


Aspaldi esaten zestan andriak hizkuntzak musika ere badirala. Seguruenean ez dozu ingelesez, frantsesez... ezer adituko baina doinuanagatik badakizu hizkuntza bat edo bestia dan.
 
Euskararekin be bardin, nahiz gure belaunaldiak asko galdu daben e.b. gure aittita-amamen aldian.
 
Pentsatzen neban gure izen-deiturekin be bardin pasatzen dala. Euskaraz tilderik ez dala jartzen eta Gorosabel, Imanol Trebiño edo Eneko Astigarraga idatziko dogu, eta biharbada ondo idatzita egongo dira.
 
 Baina dudatan nago tilderik jarri ezteagaittik (ez jartziagaittik), benetan ahozkatzen duguna da: Gorosábel, Imanól Trebíño eta Enéko Astigarrága. Eta euskaraz ahozkatuta igual izan bihar genduan: Gorósabel, Imánol Trébiño eta Éneko Astígarraga.
 
Garbi daukat nere izenakin nik nahi dotena idazten dotela, eta gura badot Imánol eta Trébiño idatzi neike, igual ez dokumentu ofizialetan, baina hórrek ohiko erabileraren %1 dira, eta horrelaxe garbi lagatzen dot nola ahozkatu bihar dan. Horretan nago, zelan ikusten dozue kontua?
 
Benetan pentsatzen dot ideia ona izan leikela.
 
Gero arte.
           Imánol.

 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131119/e1f30bb0/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago