[eibar] Gure izenetan tildeak jarri?

Josu Mendicute Rodriguez josumendicute a bildua gmail.com
As, Aza 19, 23:35:48, CET 2013


Gure izenetan bakarrik?

Josu Mendicute (Mugikorretik bidalia)

> El 19/11/2013, a las 23:26, Trebiño - Artetxe <trebi.arte a bildua euskaltel.net> escribió:
> 
> Aspaldi esaten zestan andriak hizkuntzak musika ere badirala. Seguruenean ez dozu ingelesez, frantsesez... ezer adituko baina doinuanagatik badakizu hizkuntza bat edo bestia dan.
>  
> Euskararekin be bardin, nahiz gure belaunaldiak asko galdu daben e.b. gure aittita-amamen aldian.
>  
> Pentsatzen neban gure izen-deiturekin be bardin pasatzen dala. Euskaraz tilderik ez dala jartzen eta Gorosabel, Imanol Trebiño edo Eneko Astigarraga idatziko dogu, eta biharbada ondo idatzita egongo dira.
>  
>  Baina dudatan nago tilderik jarri ezteagaittik (ez jartziagaittik), benetan ahozkatzen duguna da: Gorosábel, Imanól Trebíño eta Enéko Astigarrága. Eta euskaraz ahozkatuta igual izan bihar genduan: Gorósabel, Imánol Trébiño eta Éneko Astígarraga.
>  
> Garbi daukat nere izenakin nik nahi dotena idazten dotela, eta gura badot Imánol eta Trébiño idatzi neike, igual ez dokumentu ofizialetan, baina hórrek ohiko erabileraren %1 dira, eta horrelaxe garbi lagatzen dot nola ahozkatu bihar dan. Horretan nago, zelan ikusten dozue kontua?
>  
> Benetan pentsatzen dot ideia ona izan leikela.
>  
> Gero arte.
>            Imánol.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131119/867ad72a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago