[eibar] Memoria

Trébiño - Ártetxe trebi.arte a bildua euskaltel.net
Or, Aza 22, 18:31:22, CET 2013


Atzo Gasteizen jardunaldi batzutan egon nintzen ordu batez, bukatu arte, biharretik urtendakuan. Gaixa, mundo klasikoa eta bere erabilera politikoa.
 
Gaur ikusi dot bazeuala beste antzeko bat baina ETAkua, gaixa, antzekua. Ezin juan, nere bihar orduan zan eta ezin. Baina gogo bizia nakan juateko.
 
Gaur be ikusi dot Bilbon antzeko ekitaldixa zeguala gerra "zibilak" sortutako biktimen inguruan.
 
Bi egunetan (atzo ta gaur) biktima eta historiaren erabilera politikuan inguruko hiru jardunaldi Gasteiz eta Bilbon: mundu klasikoan (eta eztabaidan Kataluniako kontua atara zan), ETAkuak, eta gerra "zibilekuak".
 
Dioooosss, ikusten da mugimendua egon badagoela "memorian" inguruan.
 
Pixkat pentsatzen egon naiz, politikuen artean ez dago atarabiderik, bakoitzak komeni jakona egingo dau, kitto.
 
Baina gizartian uste dot ez dala "adostasunik" egongo harik eta min guztiak onartzen ez diren bitartean: ETAkuak (ETEna), GAL ta enparauena, Gerra zibilanak (eta ingurukuak: urriko "iraultza", barkatu, estatu kolpea)... Danak bardin eta diferentzia barikan.
 
Lortuko da? Ez dot uste. Bakoitzak, normala, "bere" memoria landuko dau.
 
Imanol.
 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131122/95fda63a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago