[eibar] Gure izenetan tildeak jarri?

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Iga, Aza 24, 11:47:54, CET 2013


Imanól!
Zergaittik uste dozu Euskaltzaindiak ez dabela ezer esan azentuan
gaiñian? Tokirik toki desbardiña da. Zuberoan, Eibarren, Bergaran,
Goierrin, Durangon, Arratian,…era desbardiñian ahoskatzen dira berbak!
Irratixan Éibarren entzutzen dodanian belarriko miña emoten desta guk
Eibárren esaten dogulako, ezta? Ba, hori!

Beste alde batetik, izenak eurak be segun ze funtziño betetzen daben
esaldixan, beste doiñi bat dake. adibidez, deitzerakuan. Aittak Leiré
esaten zestanian malo! Deklinatzen dittugunian, kate fonikuan eta
abarretan desbedina da doinua. Konplejua oso beti tildiak jartzeko!

Gaiñera, konturatu zara tildiak = doiñua gaztelaniako kontu hutsa
dala? Frantsesez (katalnez be bai) letrak bereizteko balio dau,
inglesez ez dago, alemanez be ez,…

Nik ez dot egoki ikusten!  Baiña egin gura dozuna, jakina!

leire

Trebiño - Artetxe<trebi.arte a bildua euskaltel.net> igorleak hau idatzi zuen
(2013 azaroa 19 23:26):
> Aspaldi esaten zestan andriak hizkuntzak musika ere badirala. Seguruenean ez
> dozu ingelesez, frantsesez... ezer adituko baina doinuanagatik badakizu
> hizkuntza bat edo bestia dan.
>
> Euskararekin be bardin, nahiz gure belaunaldiak asko galdu daben e.b. gure
> aittita-amamen aldian.
>
> Pentsatzen neban gure izen-deiturekin be bardin pasatzen dala. Euskaraz
> tilderik ez dala jartzen eta Gorosabel, Imanol Trebiño edo Eneko Astigarraga
> idatziko dogu, eta biharbada ondo idatzita egongo dira.
>
>  Baina dudatan nago tilderik jarri ezteagaittik (ez jartziagaittik), benetan
> ahozkatzen duguna da: Gorosábel, Imanól Trebíño eta Enéko Astigarrága. Eta
> euskaraz ahozkatuta igual izan bihar genduan: Gorósabel, Imánol Trébiño eta
> Éneko Astígarraga.
>
> Garbi daukat nere izenakin nik nahi dotena idazten dotela, eta gura badot
> Imánol eta Trébiño idatzi neike, igual ez dokumentu ofizialetan, baina
> hórrek ohiko erabileraren %1 dira, eta horrelaxe garbi lagatzen dot nola
> ahozkatu bihar dan. Horretan nago, zelan ikusten dozue kontua?
>
> Benetan pentsatzen dot ideia ona izan leikela.
>
> Gero arte.
>            Imánol.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago