[eibar] Fwd: Dantza Coliseoan: Act of God

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Aza 25, 10:35:43, CET 2013


Eskerrik asko Leire!
Igual jende gehitxua joan izan balitz Coliseoa berogailu beharrik gabe
berotuko zen, baina...
Asier Zabaleta eta Ertzari buruz, Eibarren ikusitako iazkoa da, eta aurten
egin duen azken ikuskizunak, N.A.N. izenekoak ere kritika bikainak izan
ditu. Iratxe de Arantzibiak (DV) "Impactante" idatzi du eta Carlos Gil-ek
(Gara): "¡Qué magnífica obra de arte!". Norka Chiapuso programatzaileak
zera idatzi du: "uno de los espectáculos que más me han conmovido en los
últimos tiempos.". Beraz, hori apuntatzekoa da!
oier.








2013/11/25 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>

> Zeozer idatzi bihar nebala eta pasau!
>
> Eskerrik asko gomendixuagaittik, Oier! Hasieran bildurtu egin nintzan,
> "arte y ensayo" lan bat zalakuan. Baiña aurrera egin ahala, gero eta
> gehixago gustau!
> Dantza edrra, musikia ederragua, testua ona! Gozatua! Obra gatxa baiña
> gustagarrixa.
> Hori bai, Koliseuan kalefakziñua eskertuko genduan, kanpuan egitten
> zenban eguraldi berdia kontuan hartuta!
> Horretara, ez badozue ikusi eta aukeria izanda, juan! Merezi dau-eta!
>
> leire
>
> Oier Araolaza<oier a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 7
> 14:49):
> >
> > Dantza-Antzerkia generoan sailkatu daiteke datorren ostiralean (bihar
> > zortzi) Coliseoan izango den Ertza konpainiaren Act of God ikuskizuna.
> Asier
> > Zabaletaren koreografia, Harkaitz Canoren testuak, Ander Lipus-en
> > antzerki-aholkularitza, eta Bach-en musikarekin dantzatzen duten lau
> > dantzari: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemi Viana eta Asier Zabaleta
> > bera.
> >
> > http://www.dantzan.com/blogak/kezka/dantza-coliseoan-ertza-act-of-god
> >
> > Ertza: Act of God
> > 2013ko azaroak 15, ostirala, 20:30ean
> > Eibar, Coliseo antzokia
> > Sarrera: 8 ¤
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131125/05e9328c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago