[eibar] Errebaleko zuloaren etorkizuna

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Aza 26, 09:33:31, CET 2013


Errebal plataforma ETA bezela dago. Armatuta baina suetenean. ;)
Serio: 2011n (hauteskunde bezperatan ia-ia) Errebal Plataformak lortu
zuen Alkatearen konpromisoa Plan Nagusia betetzeko bai espazio
publikoari dagokionez, bai eraikinaren gehienezko bolumetriari
dagokionez. Hori zen gure exigentzia eta hori asetzea zen gure
helburua eta lortu genuen. Ordutik hona zain egon gara. Parte hartu
dugu prozesu honetan eta hartuko dugu behar diren guztietan
ziurtatzeko konpromiso horri eusten zaiola.

Prozesuan adostutakoaren planorik ez daukat esku-artean, baina kontatu
diezazuket a grosso modo:
- Coliseo aurrean plaza bat egongo da, Blas Etxeberria eta San Agustin
kaleak bisualki konektatuko dituena.
- Merkatu Plaza eraikiko da, Muzategi kaleko paretaren kontra. Taberna
bat eta teilatudun erabilera anitzeko espazio zabal bat izango ditu.
- Edifizioaren gainean, espazio publiko ireki bat egongo da,
Muzategirekin konektatuta egongo dena.
- Errebaleko zoru guztia hartuta (Merkatuaren eta parkearen azpian)
parkinga eta garajeak egongo dira (solairu 1 edo 2 lur azpitik).

Gutxi gora behera, Iņaki Arriolak duela 10 urte pasatxo agindutakoa-edo.

josu.

Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 azaroa 26 09:17):
> Posta-zerrendan askotan atera da Merkatu plaza bota ondoren eta azkenean
> pikutara joan zen Errebal center proiektuaren inguruan sortutako afera.
> (etxean "Errebaleko zulua" esaten diogu Merkatu plaza botatzeak sortutako
> hutsuneari, gaur aparkalekua bihurtuta: "kotxia?  ah bai, kotxia zuluan laga
> dot")
>
> Beno, kontua da egun hauetan aurkeztu dutela Errebalen inguruko herritar
> partizipazio eta hausnarketaren ondorioak.
> Ez dakit bat egin duten bere garaian sortu zen Errebal Plataformarekin
> (bizirik dirau?), baina dirudienez Merkatal zentroaren ideia atzera bota eta
> Errebalera joango da berriro merkatu plaza, eta horrekin batera, erabilera
> balionatzerako eraikin ertaina, parking publikoa, garajeak eta parkea.
>
> Albistea hemen:
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/eibar-descarta-definitivamente-construir-un-centro-comercial-en-el-solar-de-errebal
> eta
> http://www.diariovasco.com/v/20131126/bajo-deba/errebal-tendra-plaza-edificio-20131126.html
>
> Orain ideia lehiaketa fasea zabaltzen da, baina albistean aipatzen den hori
> ikus daiteke plano edo maketaren baten? ala ideia lehiaketan gauzatuko dira?
>
> Plataforman edo eztabaidetan ibili den zerrendako norbaitek daki,  edo hobe,
> baditu eskura plano edo maketarik ?
>
> eskerrik asko,
>
> Eneko
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago