[eibar] Errebaleko zuloaren etorkizuna

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
As, Aza 26, 18:46:43, CET 2013


Hausnarketa interesgarrixa, Oier,
Bai Txantxazelaikua, bai Errebal barrixan ingurukua

a.



Oier Araolaza<oier a bildua dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 26
09:53):

>
> Ostiral arratsaldean Portalen egon ziran jendearen galderak erantzuten,
> eta ni bertatik pasa nintzen, jakinminez batez ere, zertan geratu ote zen
> kontua ezagutu nahirik. Euskaraz galdetu eta esan zidaten eurak ez direla
> hemengoak, eta nik erantzun nien "baina hau hemen da, ez?" eta orduan,
> telefonoz deitu zuten eta taldeko euskalduna etorri zen.
>
> Prozesuaren azalpena eskaini ziguten (bospasei lagun elkartu ginen une
> horretan), parte hartutako jendea, egindako bilera eta jarduerak, premien
> identifikazioa, Errebalen egin beharrekoari eskatzen zaizkionak, eraikinak
> ze tamaina maximo eta zein erabilera izango dituen e.a.
>
> Nik nire kezka agertu nizkien. Iruditzen zait orain Eibarren azpiegitura
> aldetik dauden ahalik eta gabezia gehien konpondu nahi direla Errebalekin,
> eta niretzat hori ez da egokia. Ea azaltzen dudan hau.
>
> Adibidez, har dezagun txantxazelaiko auditorioa, torre untzaga atzean
> dagoena, bere kiosko eta guzti. Izugarrizko porrot arkitektonikoa iruditzen
> zait, zentroan dagoen espazio handi bat, jarduera publikoetarako
> pentsatutakoa eta oso erabilera gutxi eta traketsak dituena. Hileta zibilak
> eta Musika eskolako kurtso bukaerako jaialdi batzuk, horixe da urte osoan
> eremu horrek duen erabilera ia-guztia, eta penagarria izaten da hileta
> zibilak hor ospatzen ikustea euripean eta hotzik dagoela jendea. Metafora
> krudela azken agurrerako elizako babesari uko egiten diotenentzat. Kiosko
> ganorabako hori ere, haize korronteak bizkarretik dituela, babesik gabe
> edozein musikari, kantari edo hizlarirentzat faena itzela da. Euskal
> Herriko herri gehienetan, herriaren erdialdean badakigu zer egiten den:
> frontoia, alegia, euskal gune balioanitzduna. Eta hor ere, frontoia da
> falta dena, frontoi estalia, neska-mutilek pelotan egin dezaten olgetan
> dabiltzanean, euria egiten dutenean aterpean jolastu eta egon ahal izateko,
> hileta zibilak babesean egiteko (orbea frontoian egiten ziren lehen),
> bazkari eta saraoak antolatzeko karparik behar ez izateko, e.a.
>
> Ez daukagu frontoi estalirik Txantxa zelaian, eta horren ordez, ezertarako
> balio ez duen kiosko eta harmaila hotz eta bustiak dauzkagu. Eta orain,
> frontoi horrek bete beharko lukeen funtzioa betetzea ere eskatzen diogu
> lehendik nahiko zeregin zeukan Errebaleko orubeari. Aparkamentu, merkatu
> plaza, garaje eta parkeez gain, orain erabilera anitzeko areto estalia
> eskaini behar du, besteak beste, aipatu ditudan moduko erabilera
> publikoetarako.
>
> Ipurdi berarekin zazpi eserleku ezin dira ongi estali, eta beraz, arrisku
> hori ikusten dut nik Errebalen. Beste tokietan gaizki egindakoak
> konpontzeko ardura ere bere gain uztea. Eta horrek gainera, dagokion eremua
> (Txantxa zelaiko kioskoarena adibidez) inoiz ez konpontzera kondenatuko
> luke.
>
> oier.
>
>
>
> 2013/11/26 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>
>> Posta-zerrendan askotan atera da Merkatu plaza bota ondoren eta azkenean
>> pikutara joan zen Errebal center proiektuaren inguruan sortutako afera.
>> (etxean "Errebaleko zulua" esaten diogu Merkatu plaza botatzeak sortutako
>> hutsuneari, gaur aparkalekua bihurtuta: "kotxia?  ah bai, kotxia zuluan
>> laga dot")
>>
>> Beno, kontua da egun hauetan aurkeztu dutela Errebalen inguruko herritar
>> partizipazio eta hausnarketaren ondorioak.
>> Ez dakit bat egin duten bere garaian sortu zen Errebal Plataformarekin
>> (bizirik dirau?), baina dirudienez Merkatal zentroaren ideia atzera bota
>> eta Errebalera joango da berriro merkatu plaza, eta horrekin batera,
>> erabilera balionatzerako eraikin ertaina, parking publikoa, garajeak eta
>> parkea.
>>
>> Albistea hemen:
>>
>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/eibar-descarta-definitivamente-construir-un-centro-comercial-en-el-solar-de-errebal
>> eta
>>
>> http://www.diariovasco.com/v/20131126/bajo-deba/errebal-tendra-plaza-edificio-20131126.html
>>
>> Orain ideia lehiaketa fasea zabaltzen da, baina albistean aipatzen den
>> hori ikus daiteke plano edo maketaren baten? ala ideia lehiaketan gauzatuko
>> dira?
>>
>> Plataforman edo eztabaidetan ibili den zerrendako norbaitek daki,  edo
>> hobe, baditu eskura plano edo maketarik ?
>>
>> eskerrik asko,
>>
>> Eneko
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131126/2ace0ee9/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago