[eibar] Gure izenetan tildeak jarri?

Trébiño - Ártetxe trebi.arte a bildua euskaltel.net
As, Aza 26, 19:25:59, CET 2013


Ointxe entzuten egon naiz Euskadi Irratixan berrixak, euskaraz, eta hor ikusten da deiturak sistematikoki erdal azentuakin jartzen dabela, esate baterako:
 
- Aldecóa, eta ez Aldékoa.
- Erkoréka, eta ez Erkóreka
- Juanjo San Miguél, eta ez San Míguel
- ...
 
Imánol
 
From: trebi.arte a bildua euskaltel.net
To: eibartarrak a bildua postaria.com
Date: Tue, 26 Nov 2013 18:57:18 +0100
Subject: Re: [eibar] Gure izenetan tildeak jarri?




Esan dot Ártetxe- Artétxe dudatan izango nebala,
vaina (sistemak beti v-ra aldatzen desta) esate baterako garbi esango neuke:
 
- Téresa
- Ágirreazaldegi, edo Ágirre azáldegi, edo...?
- Laztánguren
- Mendíkute
- Larreátegi.
 
      ETA POSTURIAN EGINGO NEUKE NORMALIAN EUSKARAZ BERBA EGINDA BE TILDEA ERDARAZ MODUAN BE JARTZEN DUZUELA/ DOGULA.
 
Txau.
    Trebi.
 

 
From: trebi.arte a bildua euskaltel.net
To: eibartarrak a bildua postaria.com
Date: Tue, 26 Nov 2013 18:47:18 +0100
Subject: Re: [eibar] Gure izenetan tildeak jarri?




Joe Leire, jarri donan fotografía hori ondo dago, baina dana dala neri bildurra emoten destan.
 
Nik ez jonat esaten batuan nola jarri behar dan edo ez dan jarri behar. Nik esaten dotena don ezer ez jartzia bere problemak be badittula, azkenian, erdarazko azentua erabiltzia.
 
Normalian Imanól ahozkatuko dogu azenturik ez dakanian, eta Araoláza. Hori izan behar da, praktikan, araua? Ba igual kasu batzutan bai baina igual ez jeneralian.
 
Nik gura dotenian Imánol edo Araólaza jartzia txarto deritzan? Ez jonat uste. Ez jonat ikusten hor kalterik.
 
Nik, jakina, nere dudak be bajittunat, esate baterako, Eibarko euskaldun zahar (baitta be edadiangaittik) batek zer esango leuken, Ártetxe edo Artétxe???
 
Imánol.
 
 
 
 

 
> Date: Sun, 24 Nov 2013 11:47:54 +0100
> From: txargain a bildua gmail.com
> To: eibartarrak a bildua postaria.com
> Subject: Re: [eibar] Gure izenetan tildeak jarri?
> 
> Imanól!
> Zergaittik uste dozu Euskaltzaindiak ez dabela ezer esan azentuan
> gaiñian? Tokirik toki desbardiña da. Zuberoan, Eibarren, Bergaran,
> Goierrin, Durangon, Arratian,…era desbardiñian ahoskatzen dira berbak!
> Irratixan Éibarren entzutzen dodanian belarriko miña emoten desta guk
> Eibárren esaten dogulako, ezta? Ba, hori!
> 
> Beste alde batetik, izenak eurak be segun ze funtziño betetzen daben
> esaldixan, beste doiñi bat dake. adibidez, deitzerakuan. Aittak Leiré
> esaten zestanian malo! Deklinatzen dittugunian, kate fonikuan eta
> abarretan desbedina da doinua. Konplejua oso beti tildiak jartzeko!
> 
> Gaiñera, konturatu zara tildiak = doiñua gaztelaniako kontu hutsa
> dala? Frantsesez (katalnez be bai) letrak bereizteko balio dau,
> inglesez ez dago, alemanez be ez,…
> 
> Nik ez dot egoki ikusten!  Baiña egin gura dozuna, jakina!
> 
> leire
> 
> Trebiño - Artetxe<trebi.arte a bildua euskaltel.net> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 azaroa 19 23:26):
> > Aspaldi esaten zestan andriak hizkuntzak musika ere badirala. Seguruenean ez
> > dozu ingelesez, frantsesez... ezer adituko baina doinuanagatik badakizu
> > hizkuntza bat edo bestia dan.
> >
> > Euskararekin be bardin, nahiz gure belaunaldiak asko galdu daben e.b. gure
> > aittita-amamen aldian.
> >
> > Pentsatzen neban gure izen-deiturekin be bardin pasatzen dala. Euskaraz
> > tilderik ez dala jartzen eta Gorosabel, Imanol Trebiño edo Eneko Astigarraga
> > idatziko dogu, eta biharbada ondo idatzita egongo dira.
> >
> >  Baina dudatan nago tilderik jarri ezteagaittik (ez jartziagaittik), benetan
> > ahozkatzen duguna da: Gorosábel, Imanól Trebíño eta Enéko Astigarrága. Eta
> > euskaraz ahozkatuta igual izan bihar genduan: Gorósabel, Imánol Trébiño eta
> > Éneko Astígarraga.
> >
> > Garbi daukat nere izenakin nik nahi dotena idazten dotela, eta gura badot
> > Imánol eta Trébiño idatzi neike, igual ez dokumentu ofizialetan, baina
> > hórrek ohiko erabileraren %1 dira, eta horrelaxe garbi lagatzen dot nola
> > ahozkatu bihar dan. Horretan nago, zelan ikusten dozue kontua?
> >
> > Benetan pentsatzen dot ideia ona izan leikela.
> >
> > Gero arte.
> >            Imánol.
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 		 	   		  

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 		 	   		  

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131126/e35e1c88/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago