[eibar] Plan estrategikoa

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Aza 27, 10:47:54, CET 2013


Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko
berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11
eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino
lehenago izan omen behar du.
Honen inguruko albisteak:

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html

eneko


2013/6/11 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>

>
> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa
> diseinatu zen.
> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan
> estrategiko berria idazteko deialdia,
> *http://tinyurl.com/ocx8g3y <http://tinyurl.com/ocx8g3y>*
>
> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin, kopiatu
> eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)
>
> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru
> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak—
> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
>
> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
>
> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo ardatzetan
>  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro estrategikoak
> aztertu eta diseinatu beharko ditu:
>
>
>  *1. Ekonomia*
>
> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
> gizarteen artean kokatze aldera.
>
> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea,
> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.
>
> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore
> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.
>
> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta
> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak
> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
>
> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako
> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
>
> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
>
> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.
>
> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren
> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea,
> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
>
> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen
> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
>
> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak
> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
>
> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura
> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
>
> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
>
> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai
> mugakide dituen eskualdeetarako.
>
> *2. Gizartea *
>
> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
>
> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna hobetzea.
> Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-, etxebizitza-,
> kirol- eta kultura-politikak.
>
> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta
> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
>
> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko,
> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
>
> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko
> dituzten erabakiak hartzeko orduan.
>
> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta
> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
>
> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
>
> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
> eraginkorra ematea.
>
> *3. Mugikortasuna*
>
> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea
> hobetzeko neurriak proposatzea.
>
> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
>
> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
> bidegorri baten bitartez.
>
> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai
> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti
> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko
> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
>
> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze
> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko
> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
>
> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren
> hobekuntza.
>
> *4. Hiri jasangarria eta Ingurumea*
>
> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko
> partea eta Arragueta.
>
> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
> bultzatuta.
>
> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea,
> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.
>
> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
>
> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
>
> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.
>
> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
>
> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
>
> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko,
> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra
> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.
>
> Ba hori,
>
> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: *http://tinyurl.com/ocx8g3y
> <http://tinyurl.com/ocx8g3y>*
>
> ondo segi
>
> Eneko
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131127/686d2494/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago