[eibar] Plan estrategikoa

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Aza 27, 12:28:55, CET 2013


2013/11/27 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>

> barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan
> bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe.
>

jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra.

Gaian Mintzberg bezalako super-guruek
http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira. Adibidez:
http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq

Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena aldatzen
saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" :
- Hausnarketa estrategikoa http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia
 ,
- Agenda estrategikoa:
http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view
- Prozesu estrategikoa:  http://www.errenteria2025.net/?page_id=7
- Gogoeta estrategikoa:
http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html  edo formula
aldatuz "estrategikoa" utzi eta
- Plan nagusia:
http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana
- Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik gabe
(euskera, elkarbizitza, ..)
- eta abar

baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-)

eneko


x.
>
> El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió:
>
> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko
> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11
> eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino
> lehenago izan omen behar du.
> Honen inguruko albisteak:
>
>
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
>
> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
>
> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html
>
> eneko
>
>
> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>
>>
>> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa
>> diseinatu zen.
>> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan
>> estrategiko berria idazteko deialdia,
>> *http://tinyurl.com/ocx8g3y <http://tinyurl.com/ocx8g3y>*
>>
>> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin,
>> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)
>>
>> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru
>> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak—
>> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
>>
>> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
>> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
>>
>> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
>> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo ardatzetan
>>  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro estrategikoak
>> aztertu eta diseinatu beharko ditu:
>>
>>
>> *1. Ekonomia*
>>
>> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
>> gizarteen artean kokatze aldera.
>>
>> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea,
>> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.
>>
>> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
>> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore
>> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.
>>
>> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta
>> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
>> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak
>> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
>>
>> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako
>> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
>>
>> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
>> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
>>
>> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.
>>
>> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren
>> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea,
>> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
>>
>> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen
>> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
>>
>> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak
>> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
>>
>> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura
>> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
>>
>> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
>>
>> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai
>> mugakide dituen eskualdeetarako.
>>
>> *2. Gizartea *
>>
>> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
>>
>> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna
>> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-,
>> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak.
>>
>> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
>> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta
>> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
>>
>> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko,
>> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
>>
>> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
>> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko
>> dituzten erabakiak hartzeko orduan.
>>
>> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta
>> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
>>
>> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
>> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
>>
>> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
>> eraginkorra ematea.
>>
>> *3. Mugikortasuna*
>>
>> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea
>> hobetzeko neurriak proposatzea.
>>
>> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
>> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
>>
>> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
>> bidegorri baten bitartez.
>>
>> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai
>> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti
>> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko
>> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
>> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
>>
>> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze
>> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko
>> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
>>
>> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
>> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren
>> hobekuntza.
>>
>> *4. Hiri jasangarria eta Ingurumea*
>>
>> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko
>> partea eta Arragueta.
>>
>> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
>> bultzatuta.
>>
>> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea,
>> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.
>>
>> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
>>
>> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
>>
>> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.
>>
>> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
>>
>> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
>>
>> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
>> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko,
>> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra
>> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.
>>
>> Ba hori,
>>
>> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: *http://tinyurl.com/ocx8g3y
>> <http://tinyurl.com/ocx8g3y>*
>>
>> ondo segi
>>
>> Eneko
>>
>> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131127/0fc7a5a9/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago