[eibar] Plan estrategikoa

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 13:05:42, CET 2013


Xabier, ni be bai! BAina esaldixan Eibar gehitzen bajako plan
estrategikuari, Zumaixako SanTelmo ermittara igo eta neure burua
botatzeko gogua emoten desta!

leire

Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 azaroa 27 12:28):
>
>
>
> 2013/11/27 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>>
>> barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan
>> bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe.
>
>
> jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra.
>
> Gaian Mintzberg bezalako super-guruek
> http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira. Adibidez:
> http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq
>
> Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena aldatzen
> saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" :
> - Hausnarketa estrategikoa http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia
> ,
> - Agenda estrategikoa:
> http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view
> - Prozesu estrategikoa:  http://www.errenteria2025.net/?page_id=7
> - Gogoeta estrategikoa:
> http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html  edo formula
> aldatuz "estrategikoa" utzi eta
> - Plan nagusia:
> http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana
> - Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik gabe
> (euskera, elkarbizitza, ..)
> - eta abar
>
> baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-)
>
> eneko
>
>
>> x.
>>
>> El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribi:
>>
>> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko
>> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11
>> eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino
>> lehenago izan omen behar du.
>> Honen inguruko albisteak:
>>
>>
>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
>>
>> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
>>
>> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html
>>
>> eneko
>>
>>
>> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>
>>>
>>> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa
>>> diseinatu zen.
>>> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan
>>> estrategiko berria idazteko deialdia,
>>> http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>
>>> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin,
>>> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)
>>>
>>> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru
>>> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak—
>>> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
>>>
>>> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
>>> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
>>>
>>>
>>> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
>>> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo
>>> ardatzetan  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro
>>> estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu:
>>>
>>>
>>> 1. Ekonomia
>>>
>>> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
>>> gizarteen artean kokatze aldera.
>>>
>>> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea,
>>> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.
>>>
>>> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
>>> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore
>>> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.
>>>
>>> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta
>>> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
>>> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak
>>> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
>>>
>>> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako
>>> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
>>>
>>> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
>>> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
>>>
>>> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.
>>>
>>> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren
>>> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea,
>>> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
>>>
>>> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen
>>> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
>>>
>>> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak
>>> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
>>>
>>> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura
>>> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
>>>
>>> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
>>>
>>> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai
>>> mugakide dituen eskualdeetarako.
>>>
>>> 2. Gizartea
>>>
>>> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
>>>
>>> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna
>>> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-,
>>> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak.
>>>
>>> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
>>> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta
>>> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
>>>
>>> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko,
>>> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
>>>
>>> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
>>> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko
>>> dituzten erabakiak hartzeko orduan.
>>>
>>> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta
>>> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
>>>
>>> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
>>> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
>>>
>>> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
>>> eraginkorra ematea.
>>>
>>> 3. Mugikortasuna
>>>
>>> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea
>>> hobetzeko neurriak proposatzea.
>>>
>>> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
>>> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
>>>
>>> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
>>> bidegorri baten bitartez.
>>>
>>> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai
>>> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti
>>> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko
>>> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
>>> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
>>>
>>> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze
>>> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko
>>> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
>>>
>>> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
>>> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren
>>> hobekuntza.
>>>
>>> 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea
>>>
>>> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko
>>> partea eta Arragueta.
>>>
>>> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
>>> bultzatuta.
>>>
>>> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea,
>>> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.
>>>
>>> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
>>>
>>> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
>>>
>>> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.
>>>
>>> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
>>>
>>> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
>>>
>>> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
>>> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko,
>>> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra
>>> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.
>>>
>>> Ba hori,
>>>
>>> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>
>>> ondo segi
>>>
>>> Eneko
>>>
>>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago