[eibar] Plan estrategikoa

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 13:09:31, CET 2013


BAi, hillan 11n euskeraz eta hillan 12xan erderaz. BAina ze ordutan?
Egun osuan jo ta sua?
leire

leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 azaroa 27 13:05):
> Xabier, ni be bai! BAina esaldixan Eibar gehitzen bajako plan
> estrategikuari, Zumaixako SanTelmo ermittara igo eta neure burua
> botatzeko gogua emoten desta!
>
> leire
>
> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2013 azaroa 27 12:28):
>>
>>
>>
>> 2013/11/27 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>>>
>>> barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan
>>> bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe.
>>
>>
>> jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra.
>>
>> Gaian Mintzberg bezalako super-guruek
>> http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira. Adibidez:
>> http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq
>>
>> Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena aldatzen
>> saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" :
>> - Hausnarketa estrategikoa http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia
>> ,
>> - Agenda estrategikoa:
>> http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view
>> - Prozesu estrategikoa:  http://www.errenteria2025.net/?page_id=7
>> - Gogoeta estrategikoa:
>> http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html  edo formula
>> aldatuz "estrategikoa" utzi eta
>> - Plan nagusia:
>> http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana
>> - Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik gabe
>> (euskera, elkarbizitza, ..)
>> - eta abar
>>
>> baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-)
>>
>> eneko
>>
>>
>>> x.
>>>
>>> El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió:
>>>
>>> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko
>>> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11
>>> eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino
>>> lehenago izan omen behar du.
>>> Honen inguruko albisteak:
>>>
>>>
>>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
>>>
>>> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
>>>
>>> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html
>>>
>>> eneko
>>>
>>>
>>> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>>
>>>>
>>>> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa
>>>> diseinatu zen.
>>>> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan
>>>> estrategiko berria idazteko deialdia,
>>>> http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>>
>>>> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin,
>>>> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)
>>>>
>>>> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru
>>>> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak—
>>>> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
>>>>
>>>> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
>>>> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
>>>>
>>>>
>>>> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
>>>> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo
>>>> ardatzetan  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro
>>>> estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu:
>>>>
>>>>
>>>> 1. Ekonomia
>>>>
>>>> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
>>>> gizarteen artean kokatze aldera.
>>>>
>>>> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea,
>>>> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.
>>>>
>>>> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
>>>> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore
>>>> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.
>>>>
>>>> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta
>>>> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
>>>> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak
>>>> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
>>>>
>>>> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako
>>>> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
>>>>
>>>> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
>>>> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
>>>>
>>>> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.
>>>>
>>>> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren
>>>> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea,
>>>> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
>>>>
>>>> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen
>>>> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
>>>>
>>>> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak
>>>> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
>>>>
>>>> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura
>>>> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
>>>>
>>>> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
>>>>
>>>> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai
>>>> mugakide dituen eskualdeetarako.
>>>>
>>>> 2. Gizartea
>>>>
>>>> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
>>>>
>>>> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna
>>>> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-,
>>>> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak.
>>>>
>>>> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
>>>> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta
>>>> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
>>>>
>>>> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko,
>>>> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
>>>>
>>>> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
>>>> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko
>>>> dituzten erabakiak hartzeko orduan.
>>>>
>>>> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta
>>>> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
>>>>
>>>> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
>>>> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
>>>>
>>>> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
>>>> eraginkorra ematea.
>>>>
>>>> 3. Mugikortasuna
>>>>
>>>> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea
>>>> hobetzeko neurriak proposatzea.
>>>>
>>>> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
>>>> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
>>>>
>>>> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
>>>> bidegorri baten bitartez.
>>>>
>>>> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai
>>>> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti
>>>> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko
>>>> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
>>>> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
>>>>
>>>> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze
>>>> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko
>>>> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
>>>>
>>>> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
>>>> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren
>>>> hobekuntza.
>>>>
>>>> 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea
>>>>
>>>> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko
>>>> partea eta Arragueta.
>>>>
>>>> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
>>>> bultzatuta.
>>>>
>>>> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea,
>>>> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.
>>>>
>>>> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
>>>>
>>>> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
>>>>
>>>> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.
>>>>
>>>> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
>>>>
>>>> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
>>>>
>>>> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
>>>> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko,
>>>> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra
>>>> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.
>>>>
>>>> Ba hori,
>>>>
>>>> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>>
>>>> ondo segi
>>>>
>>>> Eneko
>>>>
>>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago