[eibar] Plan estrategikoa

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 13:14:13, CET 2013


egun osuan jartzen badabe, hori ez dago heltzerik alkatiak prentsan
esandakuakin:

"Es fácil opinar y complicado participar. Invitamos a los eibarreses a
que asistan a las reuniones convocadas para acordar, debatir y
conseguir una base social que plantee cuestiones de impulso de nuestra
ciudad"

Pentsatzen dot arratsaldez izango dala.

j.

leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 azaroa 27 13:09):
> BAi, hillan 11n euskeraz eta hillan 12xan erderaz. BAina ze ordutan?
> Egun osuan jo ta sua?
> leire
>
> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 azaroa 27 13:05):
>> Xabier, ni be bai! BAina esaldixan Eibar gehitzen bajako plan
>> estrategikuari, Zumaixako SanTelmo ermittara igo eta neure burua
>> botatzeko gogua emoten desta!
>>
>> leire
>>
>> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2013 azaroa 27 12:28):
>>>
>>>
>>>
>>> 2013/11/27 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>>>>
>>>> barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan
>>>> bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe.
>>>
>>>
>>> jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra.
>>>
>>> Gaian Mintzberg bezalako super-guruek
>>> http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira. Adibidez:
>>> http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq
>>>
>>> Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena aldatzen
>>> saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" :
>>> - Hausnarketa estrategikoa http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia
>>> ,
>>> - Agenda estrategikoa:
>>> http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view
>>> - Prozesu estrategikoa:  http://www.errenteria2025.net/?page_id=7
>>> - Gogoeta estrategikoa:
>>> http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html  edo formula
>>> aldatuz "estrategikoa" utzi eta
>>> - Plan nagusia:
>>> http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana
>>> - Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik gabe
>>> (euskera, elkarbizitza, ..)
>>> - eta abar
>>>
>>> baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-)
>>>
>>> eneko
>>>
>>>
>>>> x.
>>>>
>>>> El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió:
>>>>
>>>> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko
>>>> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11
>>>> eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino
>>>> lehenago izan omen behar du.
>>>> Honen inguruko albisteak:
>>>>
>>>>
>>>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
>>>>
>>>> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
>>>>
>>>> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html
>>>>
>>>> eneko
>>>>
>>>>
>>>> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa
>>>>> diseinatu zen.
>>>>> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan
>>>>> estrategiko berria idazteko deialdia,
>>>>> http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>>>
>>>>> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin,
>>>>> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)
>>>>>
>>>>> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru
>>>>> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak—
>>>>> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
>>>>>
>>>>> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
>>>>> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
>>>>>
>>>>>
>>>>> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
>>>>> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo
>>>>> ardatzetan  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro
>>>>> estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu:
>>>>>
>>>>>
>>>>> 1. Ekonomia
>>>>>
>>>>> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
>>>>> gizarteen artean kokatze aldera.
>>>>>
>>>>> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea,
>>>>> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.
>>>>>
>>>>> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
>>>>> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore
>>>>> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.
>>>>>
>>>>> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta
>>>>> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
>>>>> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak
>>>>> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
>>>>>
>>>>> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako
>>>>> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
>>>>>
>>>>> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
>>>>> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
>>>>>
>>>>> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.
>>>>>
>>>>> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren
>>>>> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea,
>>>>> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
>>>>>
>>>>> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen
>>>>> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
>>>>>
>>>>> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak
>>>>> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
>>>>>
>>>>> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura
>>>>> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
>>>>>
>>>>> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
>>>>>
>>>>> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai
>>>>> mugakide dituen eskualdeetarako.
>>>>>
>>>>> 2. Gizartea
>>>>>
>>>>> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
>>>>>
>>>>> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna
>>>>> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-,
>>>>> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak.
>>>>>
>>>>> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
>>>>> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta
>>>>> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
>>>>>
>>>>> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko,
>>>>> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
>>>>>
>>>>> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
>>>>> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko
>>>>> dituzten erabakiak hartzeko orduan.
>>>>>
>>>>> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta
>>>>> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
>>>>>
>>>>> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
>>>>> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
>>>>>
>>>>> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
>>>>> eraginkorra ematea.
>>>>>
>>>>> 3. Mugikortasuna
>>>>>
>>>>> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea
>>>>> hobetzeko neurriak proposatzea.
>>>>>
>>>>> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
>>>>> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
>>>>>
>>>>> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
>>>>> bidegorri baten bitartez.
>>>>>
>>>>> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai
>>>>> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti
>>>>> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko
>>>>> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
>>>>> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
>>>>>
>>>>> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze
>>>>> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko
>>>>> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
>>>>>
>>>>> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
>>>>> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren
>>>>> hobekuntza.
>>>>>
>>>>> 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea
>>>>>
>>>>> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko
>>>>> partea eta Arragueta.
>>>>>
>>>>> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
>>>>> bultzatuta.
>>>>>
>>>>> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea,
>>>>> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.
>>>>>
>>>>> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
>>>>>
>>>>> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
>>>>>
>>>>> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.
>>>>>
>>>>> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
>>>>>
>>>>> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
>>>>>
>>>>> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
>>>>> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko,
>>>>> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra
>>>>> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.
>>>>>
>>>>> Ba hori,
>>>>>
>>>>> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>>>
>>>>> ondo segi
>>>>>
>>>>> Eneko
>>>>>
>>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> Eneko Astigarraga
>>> CodeSyntax
>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>> E-20600-EIBAR
>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago