[eibar] Plan estrategikoa

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 13:19:01, CET 2013


Bai, neuk be bai, baiña ordutegi barik?

leire

Josu Mendicute<josumendicute a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
azaroa 27 13:14):
> egun osuan jartzen badabe, hori ez dago heltzerik alkatiak prentsan
> esandakuakin:
>
> "Es fácil opinar y complicado participar. Invitamos a los eibarreses a
> que asistan a las reuniones convocadas para acordar, debatir y
> conseguir una base social que plantee cuestiones de impulso de nuestra
> ciudad"
>
> Pentsatzen dot arratsaldez izango dala.
>
> j.
>
> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 azaroa 27 13:09):
>> BAi, hillan 11n euskeraz eta hillan 12xan erderaz. BAina ze ordutan?
>> Egun osuan jo ta sua?
>> leire
>>
>> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2013 azaroa 27 13:05):
>>> Xabier, ni be bai! BAina esaldixan Eibar gehitzen bajako plan
>>> estrategikuari, Zumaixako SanTelmo ermittara igo eta neure burua
>>> botatzeko gogua emoten desta!
>>>
>>> leire
>>>
>>> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2013 azaroa 27 12:28):
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> 2013/11/27 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>>>>>
>>>>> barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan
>>>>> bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe.
>>>>
>>>>
>>>> jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra.
>>>>
>>>> Gaian Mintzberg bezalako super-guruek
>>>> http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira. Adibidez:
>>>> http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq
>>>>
>>>> Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena aldatzen
>>>> saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" :
>>>> - Hausnarketa estrategikoa http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia
>>>> ,
>>>> - Agenda estrategikoa:
>>>> http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view
>>>> - Prozesu estrategikoa:  http://www.errenteria2025.net/?page_id=7
>>>> - Gogoeta estrategikoa:
>>>> http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html  edo formula
>>>> aldatuz "estrategikoa" utzi eta
>>>> - Plan nagusia:
>>>> http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana
>>>> - Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik gabe
>>>> (euskera, elkarbizitza, ..)
>>>> - eta abar
>>>>
>>>> baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-)
>>>>
>>>> eneko
>>>>
>>>>
>>>>> x.
>>>>>
>>>>> El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió:
>>>>>
>>>>> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko
>>>>> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11
>>>>> eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino
>>>>> lehenago izan omen behar du.
>>>>> Honen inguruko albisteak:
>>>>>
>>>>>
>>>>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
>>>>>
>>>>> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
>>>>>
>>>>> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html
>>>>>
>>>>> eneko
>>>>>
>>>>>
>>>>> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa
>>>>>> diseinatu zen.
>>>>>> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da Plan
>>>>>> estrategiko berria idazteko deialdia,
>>>>>> http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>>>>
>>>>>> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin,
>>>>>> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)
>>>>>>
>>>>>> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru
>>>>>> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak—
>>>>>> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
>>>>>>
>>>>>> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
>>>>>> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
>>>>>> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo
>>>>>> ardatzetan  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro
>>>>>> estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu:
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> 1. Ekonomia
>>>>>>
>>>>>> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
>>>>>> gizarteen artean kokatze aldera.
>>>>>>
>>>>>> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea,
>>>>>> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta.
>>>>>>
>>>>>> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
>>>>>> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore
>>>>>> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.
>>>>>>
>>>>>> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta
>>>>>> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
>>>>>> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak
>>>>>> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
>>>>>>
>>>>>> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako
>>>>>> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
>>>>>>
>>>>>> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
>>>>>> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera.
>>>>>>
>>>>>> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea.
>>>>>>
>>>>>> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren
>>>>>> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea,
>>>>>> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
>>>>>>
>>>>>> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen
>>>>>> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
>>>>>>
>>>>>> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak
>>>>>> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
>>>>>>
>>>>>> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura
>>>>>> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
>>>>>>
>>>>>> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
>>>>>>
>>>>>> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai
>>>>>> mugakide dituen eskualdeetarako.
>>>>>>
>>>>>> 2. Gizartea
>>>>>>
>>>>>> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
>>>>>>
>>>>>> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna
>>>>>> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-,
>>>>>> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak.
>>>>>>
>>>>>> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
>>>>>> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta
>>>>>> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
>>>>>>
>>>>>> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko,
>>>>>> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
>>>>>>
>>>>>> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
>>>>>> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko
>>>>>> dituzten erabakiak hartzeko orduan.
>>>>>>
>>>>>> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta
>>>>>> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
>>>>>>
>>>>>> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
>>>>>> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
>>>>>>
>>>>>> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
>>>>>> eraginkorra ematea.
>>>>>>
>>>>>> 3. Mugikortasuna
>>>>>>
>>>>>> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea
>>>>>> hobetzeko neurriak proposatzea.
>>>>>>
>>>>>> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
>>>>>> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
>>>>>>
>>>>>> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
>>>>>> bidegorri baten bitartez.
>>>>>>
>>>>>> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai
>>>>>> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti
>>>>>> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko
>>>>>> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
>>>>>> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
>>>>>>
>>>>>> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze
>>>>>> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko
>>>>>> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
>>>>>>
>>>>>> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
>>>>>> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren
>>>>>> hobekuntza.
>>>>>>
>>>>>> 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea
>>>>>>
>>>>>> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko
>>>>>> partea eta Arragueta.
>>>>>>
>>>>>> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
>>>>>> bultzatuta.
>>>>>>
>>>>>> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea,
>>>>>> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko.
>>>>>>
>>>>>> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
>>>>>>
>>>>>> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
>>>>>>
>>>>>> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea.
>>>>>>
>>>>>> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
>>>>>>
>>>>>> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
>>>>>>
>>>>>> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
>>>>>> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko,
>>>>>> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra
>>>>>> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.
>>>>>>
>>>>>> Ba hori,
>>>>>>
>>>>>> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: http://tinyurl.com/ocx8g3y
>>>>>>
>>>>>> ondo segi
>>>>>>
>>>>>> Eneko
>>>>>>
>>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>> Eneko Astigarraga
>>>> CodeSyntax
>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>> E-20600-EIBAR
>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago