[eibar] Plan estrategikoa

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Aza 27, 13:28:27, CET 2013


Web-an, azalean: http://www.eibar.es/eu

Horretarako bilera 2 antolatu dira. *Udaletxeko patioan*izango dira bilerok
eta *18:30ean* hasiko dira.

   - *Abenduak 11, asteazkena: euskaraz.*
   - *Abenduak 12, osteguna: gazteleraz.*



*Izenemateak (azken eguna, abenduaren 5a): * PEGORA, edo
planestrategikoa a bildua eibar.net.
 eneko




2013/11/27 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>

> Bai, neuk be bai, baiña ordutegi barik?
>
> leire
>
> Josu Mendicute<josumendicute a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
> azaroa 27 13:14):
> > egun osuan jartzen badabe, hori ez dago heltzerik alkatiak prentsan
> > esandakuakin:
> >
> > "Es fácil opinar y complicado participar. Invitamos a los eibarreses a
> > que asistan a las reuniones convocadas para acordar, debatir y
> > conseguir una base social que plantee cuestiones de impulso de nuestra
> > ciudad"
> >
> > Pentsatzen dot arratsaldez izango dala.
> >
> > j.
> >
> > leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> > (2013 azaroa 27 13:09):
> >> BAi, hillan 11n euskeraz eta hillan 12xan erderaz. BAina ze ordutan?
> >> Egun osuan jo ta sua?
> >> leire
> >>
> >> leire narbaiza arizmendi<txargain a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> >> (2013 azaroa 27 13:05):
> >>> Xabier, ni be bai! BAina esaldixan Eibar gehitzen bajako plan
> >>> estrategikuari, Zumaixako SanTelmo ermittara igo eta neure burua
> >>> botatzeko gogua emoten desta!
> >>>
> >>> leire
> >>>
> >>> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi
> >>> zuen (2013 azaroa 27 12:28):
> >>>>
> >>>>
> >>>>
> >>>> 2013/11/27 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> >>>>>
> >>>>> barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen
> ditudan
> >>>>> bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin
> gabe.
> >>>>
> >>>>
> >>>> jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra.
> >>>>
> >>>> Gaian Mintzberg bezalako super-guruek
> >>>> http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira.
> Adibidez:
> >>>> http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq
> >>>>
> >>>> Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena
> aldatzen
> >>>> saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" :
> >>>> - Hausnarketa estrategikoa
> http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia
> >>>> ,
> >>>> - Agenda estrategikoa:
> >>>> http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view
> >>>> - Prozesu estrategikoa:  http://www.errenteria2025.net/?page_id=7
> >>>> - Gogoeta estrategikoa:
> >>>> http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html  edo
> formula
> >>>> aldatuz "estrategikoa" utzi eta
> >>>> - Plan nagusia:
> >>>>
> http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana
> >>>> - Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik
> gabe
> >>>> (euskera, elkarbizitza, ..)
> >>>> - eta abar
> >>>>
> >>>> baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-)
> >>>>
> >>>> eneko
> >>>>
> >>>>
> >>>>> x.
> >>>>>
> >>>>> El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió:
> >>>>>
> >>>>> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan
> Estrategiko
> >>>>> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela.
> Abenduaren 11
> >>>>> eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a
> baino
> >>>>> lehenago izan omen behar du.
> >>>>> Honen inguruko albisteak:
> >>>>>
> >>>>>
> >>>>>
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico
> >>>>>
> >>>>>
> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html
> >>>>>
> >>>>>
> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html
> >>>>>
> >>>>> eneko
> >>>>>
> >>>>>
> >>>>> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
> >>>>>>
> >>>>>>
> >>>>>> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan
> Estrategikoa
> >>>>>> diseinatu zen.
> >>>>>> Pasa dira urte batzuk, eta  Eibarko  Udalak bultzatuta, abian da
> Plan
> >>>>>> estrategiko berria idazteko deialdia,
> >>>>>> http://tinyurl.com/ocx8g3y
> >>>>>>
> >>>>>> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin,
> >>>>>> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau)
> >>>>>>
> >>>>>> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren
> esparru
> >>>>>> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren
> beharrak—
> >>>>>> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena.
> >>>>>>
> >>>>>> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta,
> >>>>>> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da.
> >>>>>>
> >>>>>>
> >>>>>> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea
> >>>>>> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako
> ondorengo
> >>>>>> ardatzetan  eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro
> >>>>>> estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu:
> >>>>>>
> >>>>>>
> >>>>>> 1. Ekonomia
> >>>>>>
> >>>>>> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren
> >>>>>> gizarteen artean kokatze aldera.
> >>>>>>
> >>>>>> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea
> sustatzea,
> >>>>>> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei
> lotuta.
> >>>>>>
> >>>>>> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea,
> >>>>>> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi
> produkzio-sektore
> >>>>>> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak.
> >>>>>>
> >>>>>> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta
> >>>>>> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo
> >>>>>> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden
> erakundeak
> >>>>>> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz.
> >>>>>>
> >>>>>> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei
> begirako
> >>>>>> laguntza-politika espezifikoa garatzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta
> >>>>>> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa
> lortze aldera.
> >>>>>>
> >>>>>> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen
> jarraitzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta
> I+G-ren
> >>>>>> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak
> indartzea,
> >>>>>> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan.
> >>>>>>
> >>>>>> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea,
> pertsonen
> >>>>>> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko.
> >>>>>>
> >>>>>> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio
> jarduerak
> >>>>>> garatzeko erakargarritasuna handitzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio
> azpiegitura
> >>>>>> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako,
> bai
> >>>>>> mugakide dituen eskualdeetarako.
> >>>>>>
> >>>>>> 2. Gizartea
> >>>>>>
> >>>>>> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna
> >>>>>> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu
> enplegu-,
> >>>>>> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak.
> >>>>>>
> >>>>>> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo
> >>>>>> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea,
> hezkuntza eta
> >>>>>> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko.
> >>>>>>
> >>>>>> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera
> normalizatzeko,
> >>>>>> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren
> >>>>>> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa
> hobetuko
> >>>>>> dituzten erabakiak hartzeko orduan.
> >>>>>>
> >>>>>> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide
> eta
> >>>>>> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko.
> >>>>>>
> >>>>>> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta
> >>>>>> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun
> >>>>>> eraginkorra ematea.
> >>>>>>
> >>>>>> 3. Mugikortasuna
> >>>>>>
> >>>>>> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera
> erakartzea
> >>>>>> hobetzeko neurriak proposatzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita
> >>>>>> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei.
> >>>>>>
> >>>>>> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen
> >>>>>> bidegorri baten bitartez.
> >>>>>>
> >>>>>> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta,
> bai
> >>>>>> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai
> kanpokoak; beti
> >>>>>> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta
> bidezko
> >>>>>> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko
> >>>>>> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta.
> >>>>>>
> >>>>>> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku
> hartze
> >>>>>> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea
> handitzeko
> >>>>>> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko.
> >>>>>>
> >>>>>> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren
> >>>>>> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta
> ingurumenaren
> >>>>>> hobekuntza.
> >>>>>>
> >>>>>> 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea
> >>>>>>
> >>>>>> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako
> beheko
> >>>>>> partea eta Arragueta.
> >>>>>>
> >>>>>> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea
> >>>>>> bultzatuta.
> >>>>>>
> >>>>>> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea
> sustatzea,
> >>>>>> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea
> saihesteko.
> >>>>>>
> >>>>>> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak
> sortzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea.
> >>>>>>
> >>>>>> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak
> >>>>>> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea
> garatzeko,
> >>>>>> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa
> ekoeraginkorra
> >>>>>> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta.
> >>>>>>
> >>>>>> Ba hori,
> >>>>>>
> >>>>>> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura:
> http://tinyurl.com/ocx8g3y
> >>>>>>
> >>>>>> ondo segi
> >>>>>>
> >>>>>> Eneko
> >>>>>>
> >>>>>>
> >>>>> _______________________________________________
> >>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> >>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>>>
> >>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>>>>
> >>>>>
> >>>>>
> >>>>> _______________________________________________
> >>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> >>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>>>
> >>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>>>
> >>>>
> >>>>
> >>>>
> >>>> --
> >>>> Eneko Astigarraga
> >>>> CodeSyntax
> >>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
> >>>> E-20600-EIBAR
> >>>> Tel: +34 943 82 17 80
> >>>>
> >>>> _______________________________________________
> >>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> >>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>>>
> >>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131127/95ce12a3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago