[eibar] Bideojokoak eta Pintxo developer saioa Eibarren

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Aza 27, 18:25:53, CET 2013


Zerrendako bideojokozale teknofiloen interesekoa (edo beraien
seme-alabentzat) izan daitekeen deialdia pasatu didate:

Datorren abenduak 13an, "Pintxo developer" saioa izango da Eibarren, Anardi
tabernan, 18:30etatik aurrera.

Pintxo Developer Donostian jaiotako ekimen bat da eta bideojoko zaletuak
dauden leku guztietan nodoak sortzeko asmoa du; hau da: alor horretako
profesionalak, horretan aritzeko gogoa duen jendeak edo esperientziak
konpartitzeko nahia duten jokalariak dauden lekuetan taldeak eratzea.

Bideojokoen mundutxo horren inguruan ideiak, kontaktuak, esperientziak eta
proiektuak konpartitu, eta batik bat, une goxoa pasatzea da asmo nagusia.

Programatzaileak, grafistak, joko-diseinatzaileak, zale porrokatuak eta
bideojokoak egiten dituzten edo egin nahi dituzten pertsona guztiendako,
eta jokoak egiten edo jokatzen dibertitu nahi duenarendako gonbidapena da.

Antza denez, kasu honetan,  bideo-jokalarien hizkuntzan konspiratzeko! :-)

Eguna: Abenduak 13, barikua.
Ordua. 18:30
Lekua: Anardi Taberna. Errebal Kalea

Informazio gehiago
http://pkndonostia.blogspot.com.es/2013/09/pintxo-developer.html eta
http://pintxodeveloper.com/ webgunean.

eneko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131127/e3e73a3e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago