[eibar] eibar.org aztertzeko jsm beka

Maialen maialenodriozola a bildua gmail.com
Or, Aza 29, 14:41:36, CET 2013


Josu Mendicute <josumendicute a bildua ...> writes:

> 
> juan san martin beka eibar.org aztertzeko?
> 
> http://www.etakitto.com/berriak/kultura/juan-san-martin-beka-jaso-duen-maialen-
odriozolak-eibarorg-aztertuko-du.html
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua ...
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 


Kaixo, 

Maialen Odriozola Martija naiz, ikerketa proiektuaren egilea. 
Nire burua erregistratu dut posta-zerrendan mezu honekin:

"Kaixo guztioi,


"Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. 
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz 
esleitutako Juan San Martin beka eman berri didate, 
eibar.org atariaren inguruan aurkeztu nuen 
ikerketa-proposamen batengatik.

Proposamen horretan, blogek komunikatzeko
 tresna gisa duten balioan sakontzeko nahia agertu dut,
 zuen blog komunitatean oinarri hartuta. 
Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak aztertzeko
 asmoa azaldu dut eta  atal horiek Eibarrekin duten 
lotura zehaztea ere aurreikusi dut.

Jakinaren gainean edukitzeko bidaltzen dizuet mezu hau 
eta bide batez, nire burua aurkezteko.
 Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar izatea 
zenbait momentutan. 
Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea".

Mezu batzuei erantzunez, bestalde, ikerketarako beharrezkoa bada,
ni afarirako prest ;-) 

Zuen iritzien zain geratzen naiz,







Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago