[eibar] Harpidedun berria, Maialen Odriozola, JSM bekakoa

Mikel Iturria iturri a bildua eibar.org
Lar, Aza 30, 10:23:19, CET 2013


Ongi etorri, Maialen.

Nahiko lan izango duzu blog komunitatea aztertzen. ;-)

Ea zer argazki ateratzen den.

Iturri

At 08:15 30/11/2013, you wrote:
>Zerrendakide berria daukagu, Maialen Odriozola, JSM beka jaso duena 
>Eibar.org aztertzeko. Atzo saiatu zen izena ematen baina gaur arte 
>ez naiz jarri mandoetan eta horra, beraz, bere aurkezpen mezua. 
>Geroxeago, atzo bidaltzen saiatu zen beste bi mezu ere pasatuko dizkiot.
>
>Ongi etorri Maialen, hemen parte hartzeko, hona idatzi ---> 
><mailto:eibartarrak a bildua postaria.com>eibartarrak a bildua postaria.com
>
>------------------------------
>Kaixo,
>
>
>Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. Eibarko 
>Udalak, Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako Juan San 
>Martin beka eman berri didate, <http://eibar.org>eibar.org atariaren 
>inguruan aurkeztu nuen ikerketa-proposamen batengatik.
>
>Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan 
>sakontzeko nahia agertu dut, zuen blog komunitatean oinarri hartuta. 
>Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak aztertzeko asmoa azaldu dut 
>eta atal horiek Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut.
>
>Jakinaren gainean egoteko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, 
>nire burua aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar 
>izatea zenbait momentutan. Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen 
>babesa izatea.
>
>Besterik gabe, ondo-ondo segi denok!
>
>Maialen
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago