[eibar] Harpidedun berria, Maialen Odriozola, JSM bekakoa

Trébiño - Ártetxe trebi.arte a bildua euskaltel.net
Lar, Aza 30, 19:01:31, CET 2013

    Ongi etorri Maialen!
    Ai, hain euskara garbixan ez dakit onartuko zaittuegun! Bueno, denbora pixkat emongo dotzuegu eta baietz laster zumaiarrak kalian diharduen legez idaztia. Denbora pixkat.
    A ber! Zeinek jarri bihar dau afarimetrua/bazkarimetrua martxan?
     Gatxena erabakitzia da, baina makina martxan bihar dogu.
 
     Ima.
 
Date: Sat, 30 Nov 2013 14:58:53 +0100
From: maialenodriozola a bildua gmail.com
To: eibartarrak a bildua postaria.com
Subject: Re: [eibar] Harpidedun berria, Maialen Odriozola, JSM bekakoa

Kaixo eta mila esker!

Ez dakit nola ibiliko
zareten denbora aldetik, baina bilera bat -edo tertulia bat- egin dezakegula
pentsatu dut, horrela nire helburuak eta asmoak azaltzen dizkizuet eta zuen
inpresioak ere jaso ditzaket.
Zuen erantzunen zain geratzen naiz,

Maialen
P.D: Ondo pasa sanandresak!!! 

2013/11/30 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>

Ondo etorri, Maialen!

Ui, atzo Elenak esan zeban moduan kuien antzera sentiduko gara ;-) Baiña on egingo detsu hainbeste hurreratziak? Tira, ganorazko ikerketia egitteko gure afariren batera (egitten bada, behintzat) etorri biharko zara, ikusteko eibar.org-kuok benetan jatorrak garala, ez friki bihotz bakuak! Kontuan izan oin zu gutako bat zarana…

leire

Mikel Iturria<iturri a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 30 10:23):

Ongi etorri, Maialen.

Nahiko lan izango duzu blog komunitatea aztertzen. ;-)

Ea zer argazki ateratzen den.

Iturri

At 08:15 30/11/2013, you wrote:

Zerrendakide berria daukagu, Maialen Odriozola, JSM beka jaso duena Eibar.org aztertzeko. Atzo saiatu zen izena ematen baina gaur arte ez naiz jarri mandoetan eta horra, beraz, bere aurkezpen mezua. Geroxeago, atzo bidaltzen saiatu zen beste bi mezu ere pasatuko dizkiot.

Ongi etorri Maialen, hemen parte hartzeko, hona idatzi ---> <mailto:eibartarrak a bildua postaria.com>eibartarrak a bildua postaria.com

------------------------------

Kaixo,

Maialen Odriozola Martija naiz, kazetaria eta zumaiarra. Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibetsitatearen laguntzaz esleitutako Juan San Martin beka eman berri didate, <http://eibar.org>eibar.org atariaren inguruan aurkeztu nuen ikerketa-proposamen batengatik.

Proposamen horretan, blogek komunikatzeko tresna gisa duten balioan sakontzeko nahia agertu dut, zuen blog komunitatean oinarri hartuta. Horretaz gain, atariaren alderdi guztiak aztertzeko asmoa azaldu dut eta atal horiek Eibarrekin duten lotura zehaztea ere aurreikusi dut.

Jakinaren gainean egoteko bidaltzen dizuet mezu hau eta bide batez, nire burua aurkezteko. Gainera, litekeena da zuen lankidetza behar izatea zenbait momentutan. Beraz, garrantzitsua da niretzat zuen babesa izatea.

Besterik gabe, ondo-ondo segi denok!

Maialen

_______________________________________________

Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com

izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131130/615bb00f/attachment.html>

Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago