[eibar] Ni euskadi irratian

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Or, Urr 4, 00:01:04, CEST 2013


2013/10/3 ander <ander a bildua eibar.org>

>
>
> Nire komentarixua zure mezuari Eneko, geratuko al da inor XXV. mendean???
>

Batek daki!
Iraganeko historia egitea zaila bada, pentsa etorkizuneko historia egitea!
:-)

Eta harrigarria bada, zientoka irakasle eta ikerlari iraganeko historia
aztertzen eta eztabaidatzen (historia del tiempo pasado), gutxi batzuk gaur
eguneko historiari dedikatuta (historia del tiempo presente edo
contemporanea), baina, interesgarriago izan arren, ia inor etorkizuneko
historia aztertzen (historia del tiempo futuro)

Laguna dudan Carlos Navajas Errioxako unibertsitateko irakasleak (
http://www.unirioja.es/gihnt/)  "Jano vs Clio. La Historia del Tiempo ...
Futuro" artikuluan (45 orr,  .pdf hemen:
http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/1321420.pdf  ) jorratzen du
apur bat gai hau,

Baina nire moduan ez du erantzun zehatzik zure galderarentzat.

Iraganera begira ez dakigu noiztik gauden (ia urtero aldatzen dituzte
datak),  noiz arte egongo garen asmatzeko moduan,

Baina beno, joeren eta eszenategi gertagarriren baten arabera, baietz
esango nuke: geratuko da bat baino gehiago.



> (musika instrumentuen erreproduziņuetan imajinaziņua ez erabiltzia hobe,
> bestela 'inbento' bat urtetzen da beti...organologia arrisku kirol bat
> da...)
>

Interesgarria iruditu zitzaidan irratian entzundakoa, harritu ninduen
zenbat arloetaz jakin behar duzuen zuen lanean, erreproduzio eta
konponketak egiteko. Ez nintzen konsziente horretaz.

Baina, diozunagatik badirudi organologian  iraganeko instrumentuak
aztertzea/erreproduzitzea da gehiago, etorkizunekoak asmatzea baino,,,,
baina beno lantzean behin, nahi gabekoak badira ere, "inbentoak" ere egiten
dituzuela dirudi. Ondo hori ere bai! :-)

Eneko


> Ander Arroita
>
> ______________________________**_________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.**
> com <Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131004/cd21ee46/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago