[eibar] Hitzaldi ziklo bat Elgoibarren (euskalgintzaren momentuaz eta hola)

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ost, Urr 9, 16:29:03, CEST 2013


Gaur hasten da (ni orain enteratu naiz)

http://sustatu.com/elgoibarkoizarra/1381328480

"*Eņaut Elorrietak eta Mikel Markezek *eskainiko dute lehen hitzaldia,
musikatua gainera: Baga, biga, higa. Euskal musikaren historia ezagutzeko
hitzaldia. Esan bezala, lehenengo hori gaur bertan izango da, 19:00etan,
musika eskolako auditorioan.

Bigarrena, urriaren 16koa, *Kike Amonarrizek* emango digu: XXI. mendeko
euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" hitzaldia. Bigarren
hori, ordea, musika eskolan beharrean Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango
da, hori ere 19:00etan. Eta azkena urriaren 23an izango da.

*Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak* eskainiko digute azken hitzaldia.
Euskalgintzan orain artean egindakoa baloratu eta etorkizunean egin
beharrekoez jardungo dute kazetari eta bertsolariak. Hori ere, Amonarrizena
bezala, 19:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.*"
*
Gaur ez noa (beste sarao honetan egongo naiz:
http://sustatu.com/codesyntax/1381156871 , baina 16an eta 23an igual bai)=

Luistxo*
*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131009/9bf70b91/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago