[eibar] Aracaladanza: Constelaciones

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urr 11, 11:12:40, CEST 2013


Eskerrikasko Leire eta Luistxo,

Egia esan frustazio iturri handia da dantza ikuskizunena. Eibarko
udalarekin kolaboratzen dugu Coliseoko dantza programazioarekin,
proposamenak eginez eta abar. Urtean hiruzpalau dantza  ekitaldi izaten
dira. Iruditzen zait esfortzu polita egiten dela kontratazio mailan
(jaurlaritzaren laguntzarekin) baina erantzuna, ikusle kopuruari
dagokionez, nahiko pobrea izaten dela.

Udazkenean Bilbon, Euskalduna jauregian Dantzaldia izeneko dantza-programa
bat izaten da, eta adibidez, izango dituzten 4-5 taldeen artean 2 Eibarren
azken aldian izandakoak dira (Aracaladanza eta Dantzaz). Esan nahi dut
horrekin, dantza alorrean maila oso altuko lanak ikusteko aukera dugula
Eibarren, baina Coliseoa erdi-hutsik (edo okerrego, ze Aracaladanzakin
adibidez aforoaren %25 inguru beteko zen...) dago gehienetan dantza
ikusteko.

Emanaldi bukaeran ikustera etorri den jendearen balorazioa nahiko
positiboa  izaten da, baina ez dugu lortzen jende asko erakartzea. Badakit
zaila dela, ez dagoela ohiturarik, dantza ez dela a priori "erakargarri"
gertatzen, e.a. Baina adibidez, Eibarren gurearekin batera (kezka, euskal
dantza) badira beste hiru dantza eskola, klasikoa, jazz-dantza eta
garaikidea lantzen dituztenak. Lau eskolen artean 700 dantza ikasle inguru
izan daitezke Eibarren. Nun dira dantza ikasle guzti horiek Coliseoan
dantza ikuskizun bat dagoenean?

Oso frustrantea da Coliseora bidean kalera irten berri den hainbat
jenderekin kruzatzea, toribio etxebarrian edo untzagan lagunekin egotera
ateratzen direla ohartzen zara, hiruzpalau ordu emango dituztela horretan,
baina ordubetetxo bat antzoki batean sartzea planteatu ere egiten ez
dutenak.

Konbentzituta nago promozioan, propagandan, informazioan, marketingean
askoz gehiago inbertitu behar dela, eta horrek bere emaitzak emango
lituzkeela, baina horrek baliabideak eskatzen ditu eta sentsazioa dut ez
dela inbertitzen horretan programazioan inbertitzen denaren proportzioan.
Eibartarrak posta zerrendara email bat bidali eta kuadrilla ederra etortzen
zarete ikustera, beraz, uste dut ez litzatekeela hain zaila izan beharko
horrelako emanaldietan coliseoara jende gehitxoago erakartzea.

oier.
El 10/10/2013 21:50, "Luistxo Fernandez" <lfernandez a bildua codesyntax.com>
escribió:

>
>
>
> 2013/10/10 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
>
>> Eskerrik asko, Oier, gomendixuagaittik! I
>>
>
> Bai, nere izenean be gauza bera.
>
> Luistxo Fernandez
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131011/d8740317/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago