[eibar] Aracaladanza: Constelaciones

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Urr 11, 16:01:50, CEST 2013


2013/10/11 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>
>
> Emanaldi bukaeran ikustera etorri den jendearen balorazioa nahiko
positiboa  izaten da, baina ez dugu lortzen jende asko erakartzea. Badakit
zaila dela, ez dagoela ohiturarik, dantza ez dela a priori "erakargarri"
gertatzen, e.a. Baina adibidez, Eibarren gurearekin batera (kezka, euskal
dantza) badira beste hiru dantza eskola, klasikoa, jazz-dantza eta
garaikidea lantzen dituztenak. Lau eskolen artean 700 dantza ikasle inguru
izan daitezke Eibarren. Nun dira dantza ikasle guzti horiek Coliseoan
dantza ikuskizun bat dagoenean?

Alaba dabil halako jazz-dantza talde batean (Donostian). Baina ez zen bere
gogoz etorri. "Zu, nerekin, zigortuta!".

Izan balitz Shake It Up Chicago ikusiko zenuen ze betekada.

>
> Konbentzituta nago promozioan, propagandan, informazioan, marketingean
askoz gehiago inbertitu behar dela, eta horrek bere emaitzak emango
lituzkeela, baina horrek baliabideak eskatzen ditu eta sentsazioa dut ez
dela inbertitzen horretan programazioan inbertitzen denaren proportzioan.
Eibartarrak posta zerrendara email bat bidali eta kuadrilla ederra etortzen
zarete ikustera, beraz, uste dut ez litzatekeela hain zaila izan beharko
horrelako emanaldietan coliseoara jende gehitxoago erakartzea.
>
> oier.
>

Eibartarrak posta-zerrendan be, 87 harpidedun barik, 500 bagina, eragina
biderkatuko zen. Baina nik be ez dakit zelan egin eibartar (edo inguruko
kultureta) gehiago erakartzeko hona. Zaharretxe bat bihurtu gara.

Hori bai, propaganda ahalegin horretan, prezio berean, Dantzan.com-en
idazten duzun posta edo Eibartarrak-era bidaltzen duzun mezua, kopipegatu
beharko zenuke Zuzeu-n eta Sustatu-n.

Luistxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131011/791d7551/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago