[eibar] truco-trato

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Al, Urr 14, 19:18:28, CEST 2013


"gozoa ala izua" bururatzen zait niri, trick or treat itzultzeko.

x.

El 14/10/2013, a las 18:35, Oier Araolaza escribiķ:

> 
> Ni Halloween eta Karnabal kontuekin matraka ematen ibiltzen naizenez maiz ateratzen zait kontu hau, baina egia esan ez daukat akorduan euskaraz hori esateko formula egokirik aipatu izan dogunik.  Hemen ibili izan gara horrekin:
> 
> http://eibar.org/blogak/oier/2012-halloween-euskal-festa-bat-da-iv
> 
> Ingelesez "Trick or treat" da jokoa. Itzulpen literal edo zentzuzkoa, gaztelerara, "travesura o dulce", "susto o dulce", "broma o dulce", edo "susto o golosina" izan litekeela esaten dute, baina zineko aktoreen ezpain-jokora hurbildu nahian erabili dela gazteleraz "truco o trato" hori.
> 
> Esaera bera euskaraz emateko modu onik ez dut gogoratzen. Domu Santu egunaren inguruak eske-errondak nahiko zabalduak izan dira, eta horietako batzuetan eskerako formula batzuk erabili izan dira, gaztainak eta horrelakoak eskatzeko, baina noski, ez daukate zerikusirik ingelesezko formula horrekin.
> 
> oier.
> 
> 
> 
> 
> 2013/10/14 Iban Arantzabal <iarantzabal a bildua goiena.com>
> Zerrenda orojakilliari. 
> 
> gai hau hemen irakurritta daukat? 
> 
> Gure inguruko euskeran zelan esango giņuke goiko hori? Truko-trato moduko zeozer nunbaitten irakurrita nagolakuan... baiņa ez dot topau. 
> 
> Oierrek zeozer komentauta, akaso? 
> 
> Zelan esan Truco-trato?
> 
> -- 
> Iban Arantzabal Arrieta
> Goiena Komunikazio Taldea
> iarantzabal a bildua goiena.com / 943 25 05 05
> Albisteak: goiena.net / Enpresa: goiena.com
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 
> 
> -- 
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
> 
>  
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131014/412c03a0/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago