[eibar] Kindlerako hiztegiak

Mikel Elorza gringo a bildua armiarma.com
Ast, Urr 17, 09:33:25, CEST 2013


Aupa Asier eta konpainia:

Susako  liburu guztien hizkuntza-kodea “english” edo “español” dela eta, jakina, harridura marka! Nola liteke gu bezalako erreferente batzuk... ? Bromak alde batera, eta gaian pixka bat sakonduta: 
gure epub horien barruan dagoen "content.opf" fitxategian hauxe dio:

       <dc:language>eu</dc:language>

eta gero, edukia jasotzen duten HTML fitxategi guztien buruetan hauxe dio:

       <html xmlns="http://www.w3.org/1999/xhtml" xml:lang="eu">

Beraz, eta nik dakidan apurrean (nik gai teknikoa ez baitut menderatzen), eta leku okerrean begiratzen ari ez bagara bederen, gure e-booken hizkuntza-kodea euskara da. 
Kontua ez ote, hipotesiak egiten hasita, zure irakurgailuak ez dituenez epub-ak irakurtzen eta mobi formatura aldatu behar dituzuenez epubak, bihurketa horretan egotea “auzia”? Hipotesi bat da, besterik gabe.

Eta bidenabar, harritu izan nau eremu honetan gai eta eduki libreen erabiltzaile eta sustatzaile zareten zenbatek, irakurgailuen kasuan, erosi dituzuen Kindleak, eredu erabat itxi baten adibide direnak. 

segi fuerte

Mikel Elorza
PD: Asier, ebookei buruzko zure artikulua irakurrita, oso komentario zehatza eta zuzena iruditu zait, konpartitzen dut. 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131017/a31cd287/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago