[eibar] Kindlerako hiztegiak

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Ast, Urr 17, 10:39:42, CEST 2013


Aupa Mikel!

"Por alusiones"  ;-)


> Eta bidenabar, harritu izan nau eremu honetan gai eta eduki libreen
> erabiltzaile eta sustatzaile zareten zenbatek, irakurgailuen kasuan, erosi
> dituzuen Kindleak, eredu erabat itxi baten adibide direnak.
>


Aspaldian ez dut azterketarik egin, baina bere garaian sarritan ibili
nintzen Kindle-aren alternatiba bila, eta parekorik ez zegoen hardwarean,
aplikazioan, erabilerraztasunean, pantailaren kalitatean, bateriaren
iraupenean... zer esanik ez prezioan. Beste zein aukera dago gaur egun?

Argi dago Kindle-aren atzean Amazon dagoela beraien trikimailu guztiak
barne, eta nik gomendioa egin diedan guztiei horixe bera esan diet: argi
Amazonekin! Aprobetxatu hardwarea, kontrola zure eskuan mantendu beti eta
jakin norekin ari zaren. (baina hau, Amazonekin bakarrik ez, berdin esaten
diet beste edozen tresnaren gomendioa egitean)

Adibiderako, nire blogean:

http://eibar.org/blogak/teknosexua/urtebete-liburu-elektronikoarekin


Gari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131017/4796f441/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago