[eibar] Kindlerako hiztegiak

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ast, Urr 17, 18:53:18, CEST 2013


2013/10/17 Mikel Elorza <gringo a bildua armiarma.com>

> **
> (...)
> Baina hala ere jarraitzen dut pentsatzen trastearen "itxikeria" handiegia
> dela, eta alderdi negatibo horrek gainditzen dituela positiboak. Liburuak
> soilik gailu horretan irakur daitezke, ez dauzkazu zuk ez badituzu askatzen
> (adierazgarria eman duzun lotura, "como liberar de la prision de Kindle"),
> besterik eskuratzen baduzu --Susakoak adibidez-- programa baten bitartez
> aldatu behar... Guri idatzi izan digute erosle batzuek, gure ebookak erosi
> eta gero beraien Kindlean ezin zituztela irakurri esanez. Eta guk azaldu
> behar zer gertatzen zen. Jende guztia ez baita teknologikoki hain
> alfabetatua.
>
>
Elkarrekin alderatuta, Susakoek Kindle-dunen merkatuan daukazue abantaila
konpetitiboa, nire ustez. DRM falta medio dela, jakina.

Sustatun ere kopiatu dugu Asierren artikulua
http://sustatu.com/asarasua/1382009570

Luistxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131017/8621dc5e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago