[eibar] 1963, Esparrua, Felix Aranzabal, Pedro Gorostidi

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ast, Urr 24, 10:14:34, CEST 2013


Eibar.org webgunetik mezua jaso dut, Euskaltzaindiko liburuzainarena... ea
laguntzerik baduen inork.
...
Egun on,

Euskaltzaindiko artxibo arduraduna naiz eta Eibarko kaleko kontuetaz,
beharbada, Udaletik baino errazago informazio emango didazuelakoan idazten
dizuet. Badut eskuartean Euskaltzainditik 1963an "Sparrua (edo Esparrua)
lagunartea"ri zuzendutako 3 gutun . 1963-02-22ko agirian ematen da
erabakiaren berri: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/53303.pdf
Aipatzen dute Felix Aranzabalen dohaintza eta esker oneko gutun bat Pedro
Gorostidiri bidaltzen diote. Jakin nahi nuke elkartearen izen zuzena:
Sparrua edo Esparrua eta, posible balitz, Felix Aranzabal (zein ez den
soinujolea, 1962/63an hil baitzen) eta Pedro Gorostidi (dirudienez
txistularia) bigarren abizenak.

Eskerrik asko aurretiaz!

Josune Olabarria josune a bildua euskaltzaindia.net
Azkue Biblioteka-Euskaltzaindia
944152745
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131024/cdcd256f/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago