[eibar] Balioak transmititzen

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ast, Urr 31, 14:36:02, CET 2013


2013/10/31 Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org>

>
> - en un informe de valoración del impacto publicitario que puede aportar
> la S.D Eibar, que estaba cifrado en 231.300 euros.
>
> Azkenengo puntu hau, neurri handia batean, Patxirrin txikiaren metirua
> izango da, supongo.
>

Ez dut uste, nik uste balorazio hori zaharragoa dela.

Uztaila hasieran (2013-07-06),  Jessica eta Patxirrin Eibarrera ekarri
dituen Jota Peleteiro fitxatu baino hilebete lehenago (2013-07-31) ,
argitaratu zen albistearen arabera Eibarrek 2 mailan egotearen inpakto
ekonomikoa 4 miloi eurokoa zen.
Ikus, 2013ko uztailaren 7ko albistea: "El impacto económico para la ciudad
es de cuatro millones por tener un club en Segunda"
http://www.diariovasco.com/v/20130706/bajo-deba/impacto-economico-para-ciudad-20130706.html

eta ikus Peleteiroren fitxajea jakin zen eguna: 2013ko uztailaren 31,
http://www.farodevigo.es/deportes/2013/07/31/jota-peleteiro-cedido-eibar-temporada/853832.html

Zerrenda honen bidez Leirek jakitera eman zigun bezala
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2013-July/023569.html  egun
berean zegoen hemen Jessica eta, ez dakit, baina seguruenez Patxirrin ere
bai?

nik uste publizitate inpakto horren balorazioa aurreragokoa dela.

Ez dakit zehatz nola egiten diren balorazio horiek, eta ezta zuzen edo oker
egiten diren, baina guzti hori baloratuta izaten da.

Adibidez, "Alfa" edo "Fagor" kasuetan entzuten zenaren arabera, makinak,
prozesuak edo langileen trebezia edo esperientzia baino balio gehiago zuena
"marka" zen.

Ez dakit horrela den, zen ala izan behar zuen, baina justu presidentea
publizitate irakaslea da Mondragon Unibertsitatean (aurrerago Deustukoan
ere izan zen) eta doktore tesia enpresa eta baloreen inguruan egina dauka.
Kasu honetan bere "marka/produktua" saltzen ari da udalaren aurrean, baina
esango nuke zerbait baino gehiago dakiela gai horretaz.

Udalak erosi behar duen edo ez beste kontu bat da. Beste Udal gai guztietan
bezala, gehiengoak - kasu honetan PSE, PNV, PP vs Bildu - erabaki behar du,
eta errebaja eginez baietz esan du.

Pertsonalki, garai hauetarako, diru larregi iruditzen zait.

Eneko




Kurso hasieran honetan, 11 edo 12 urterekin atzealdean ostikoarekin futbol
> taldetik bota dituzten gaztetxoek jasotako balioetaz arituko da alkatea?
>
>>
> Ze kontu da hori?
>
> --
> Enfin, lotsagarria.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131031/39b3c257/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago