[eibar] Balioak transmititzen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urr 31, 14:49:54, CET 2013


Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza eta
teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...


> Kurso hasieran honetan, 11 edo 12 urterekin atzealdean ostikoarekin futbol
> taldetik bota dituzten gaztetxoek jasotako balioetaz arituko da alkatea?
>

> Ze kontu da hori?

Ezer berezirik ez. Ohiko praktika futboleroa. Mutilak 8 urterekin hartzen
dituzte futbol eskolan. Gurasoek hilero 30 euro ordaintzen dituzte.
Hiruzpalau urte pasata, "garbiketa" egiten dute, eta bakarrik goi-mailara
iristeko dohainak izan ditzaketenekin geratzen dira. Beste guztiei esaten
diete ez dutela balio futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri
deitzen diote oinarrizko kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere
hori izango da: "Hik ez dok balio, aire!"

oier.




2013/10/31 Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org>

>
>
>
> 2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>
>> 195.000 euro emango dizkio Eibarko Udalak Eibar futbol taldeari. Beste
>> futbol taldeekin konparatuta gutxi ematen zaiola, eta futbolak eragiten
>> duen inpaktu ekonomikoarekin justifikatzen saiatu da alkatea
>> diru-laguntza...
>>
>>
>> http://www.diariovasco.com/v/20131030/bajo-deba/subvencion-euros-eibar-para-20131030.html
>>
>> Gogaituta nauka kontu honek, baina orain ere izan da esaldi bat aztoratu
>> nauena. Alkateak ez du esan ba "balioak transmititzeko iturria" dela?  Bai
>> noski, baina nolako balioak??
>>
>
> Berrikuntza:
>
> - «difundir los planes de la ciudad de seguir trabajando en los ámbitos de
> la Ciencia y la Tecnología».
>
> eta, publizitatea egiten dio herriari, balio handikoa:
>
> - en un informe de valoración del impacto publicitario que puede aportar
> la S.D Eibar, que estaba cifrado en 231.300 euros.
>
> Azkenengo puntu hau, neurri handia batean, Patxirrin txikiaren metirua
> izango da, supongo.
>
>
>
>> Kurso hasieran honetan, 11 edo 12 urterekin atzealdean ostikoarekin
>> futbol taldetik bota dituzten gaztetxoek jasotako balioetaz arituko da
>> alkatea?
>>
>
> Ze kontu da hori?
>
> --
> Enfin, lotsagarria.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131031/ef69707d/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago