[eibar] Balioak transmititzen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urr 31, 16:12:56, CET 2013


> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean
edo disimulatuagoan, eskolako
> koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten zuten.

Eskola mailan? 11-12 urterekin? Nik ez dakit nola izango ziren kontuak zure
garaian, nik behintzat ez dut horrelakorik ezagutu beste inon. Eibarko Klub
Deportiboan 11 batzorde daude, mendia, eskia, xakea, dantza edo atletismoa
tarteko, eta ez dut sekula entzun inori esan zaionik ez itzultzeko ez
duelako balio goi mailara iristeko.

Ez dago beste kirol ez kultur jarduerarik futbolak adinako laguntzarik
jasotzen erakundeen aldetik, eta ardura ere proportzio berean eskatu
beharko litzaioke. Izango da beste jardueraren bat gazteak kirol edo
kultura jardueratan hezi beharrean kupidagabe erabiltzen dituena, baina
horrelako adibideak aurkitu eta erakusteak ez dizu futbolaren ankerkeria
eta balio eza disimulatzen eta justifikatzeko balioko.

oier.



2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>

>
>
>
> 2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>
>>
>> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza eta
>> teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
>> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
>> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
>> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
>> horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...
>>
>
>
> baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan nahi
> dut, ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa
> euskararekin bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita" (Racingak),
> "Edinburgh, Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital green"
> (basketak), "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San Sebastian
> ciudad cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital green",
> "Bakio marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak.
>
> "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.
>
> Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo
> gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar
> dion edo ez dago.
>
> Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia
> asko izan daitezke enpresa eta erakunde askotan
>
>  futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote oinarrizko
>>> kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da: "Hik ez dok
>>> balio, aire!"
>>>
>>
> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean
> edo disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki
> taldean ... esaten zuten.
>
> Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez dakit
> ...
>
> eneko
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131031/ea0ce82c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago