[eibar] Bergarako propaganda piskat

Elena Laka burdinateplaza a bildua hotmail.com
Ast, Urr 31, 16:53:17, CET 2013


Bergarako bisita turismo gidatua gogoan izango duzue izan zinatenok.

Ba orain heriotzaren inguruko erritoen inguruko bisita egingo dute bihar Angiozarren. Iaz izan zen lehena, ni gustora ibili nintzen. Urtetzen da Angiozartik eta mendian gora joaten da ermita bateraino, bi orduko paseo esplikatu batean. Bukatzeko, atzera be Angiozarra, bertako elizan antzinako errituak azaltzera. 

Gida Jon Arroitak egiten du, Bergaran izan genuen tipo bera, oso ona eta amenoa. 

Interesa badaukazue, informazioa hemen:
http://goiena.net/albisteak/garai-bateko-bizimodua-eta-ohiturak-angiozarren-ikasgai/

Iaz behintzat doan izan zen, eta ez zen beharrezko apuntatzea. Bertara joan eta kitto.

Portzierto, 26 euro dauzkagu hurrengo afarirako, ze Bergarako turismo bulegoak ez zidan kobratu bisita, egindako propagandaren truke.

Ia orain urdaiazpikotxo bat-edo jausten den 

Elna
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131031/7e83bad1/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Emoticon1.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 257 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131031/7e83bad1/attachment.gif>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago