[eibar] Balioak transmititzen

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ast, Urr 31, 18:32:12, CET 2013


Auto-zuzenketa:

2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>

> Lehen leku guztietan haurrak soberan, gaur egun faltan.
> Baina urtero 1000 haur jaiotzen ziren Eibarren 1960 -1970 inguruan.
>

zehatza izateko, gutxiago ziren.  Esate  baterako, topeko urteetan:

1964: 850  haur jaio ziren Eibarren
1965: 915 haur jaio ziren Eibarren
1966: 822 haur jaio ziren Eibarren


> Aldiz,  250-300 baino ez dira jaiotzen azken urteetan, 1995-2012
>

esandakoak baino gutxiago ere bai. Esate baterako:

2000: 223 haur jaio ziren Eibarren
2001: 164 haur jaio ziren Eibarren
2002: 169 haur jaio ziren Eibarren

edozein kasutan 4 aldiz inguru gutxiago,

Ulertzen ez ditudanak umeen esstresak eta negarrak.
>

Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako estresak
eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(

Eneko



> Aldatuta daude gauzak.
>
> eneko
>
>
>
> 2013/10/31 Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
>
>> **
>> Enekok:
>>
>> > Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako
>> > koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten zuten.
>>
>> Eibarren ez dakit, baina Bergaran behintzat 11 urteko ume batek jarduera
>> asko egin ditzake, baina bakarrik Bergarako Futbol taldean sartzeko egin
>> behar dira selekzio frogak.
>>
>> Parte har dezake abesbatzetan (bi edo hiru  talde dagoz), orkestan,
>> bandan, dantza taldean, eskubaloi, saskibaloi eta txirrindularitza
>> taldeetan, karate taldean. Ona ala txarra izan, berdin da. Gaizki abesten
>> baduzu, ez zara izango abesbatzeko solista, baina taldean kantatzen duzu.
>>
>> Hautaketa bakarrik mutilen futbolean egiten da. Aurkeztutakoen erdia
>> kanpoan geratzen da, Nasako injenierua izateko baino froga serioagoetan.
>> Hiru egunetan izaten dira frogak, eta ahura estresa eta negarra!
>>
>> Elna
>>
>>
>>
>>
>>
>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>
>>>
>>>
>>>
>>>  2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>>>
>>>>
>>>> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza eta
>>>> teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
>>>> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
>>>> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
>>>> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
>>>> horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...
>>>>
>>>
>>>
>>> baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan nahi
>>> dut, ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa
>>> euskararekin bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita" (Racingak),
>>> "Edinburgh, Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital green"
>>> (basketak), "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San Sebastian
>>> ciudad cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital green",
>>> "Bakio marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak.
>>>
>>> "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.
>>>
>>> Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo
>>> gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar
>>> dion edo ez dago.
>>>
>>> Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia
>>> asko izan daitezke enpresa eta erakunde askotan
>>>
>>>     futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote
>>>>> oinarrizko kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da:
>>>>> "Hik ez dok balio, aire!"
>>>>>
>>>>
>>> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu zuzenean
>>> edo disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki
>>> taldean ... esaten zuten.
>>>
>>> Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez dakit
>>> ...
>>>
>>> eneko
>>>
>> --
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131031/ebdaa787/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago