[eibar] Balioak transmititzen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urr 31, 23:37:02, CET 2013


> Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako estresak
eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(

A! Horregatik da orduan! Horrek justifikatzen du futbolak egiten dituen
gehiegikeria guztiak! Eta baita udalak 195.000 euro ematea! Arraroa dena
karate eta gimnasiari ez ematea beste horrenbeste.

Benga Eneko, ondo iruditzen bazaizu futbolak 11 urteko gaztetxoak
baztertzea ez dutelako lehen mailan jokatzeko dohainik eta hala ere
erakundeek beste inongo kiroli baino diru gehiago ematea, ba esaizu eta
defendatu hori. Demografia datuekin eta beste kirol batzuetako praktika
okerrekin ez duzu ez justifikatzen ezta disimulatzen futbolarekin gertatzen
dena.

oier.




2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>

> Auto-zuzenketa:
>
> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>
>> Lehen leku guztietan haurrak soberan, gaur egun faltan.
>> Baina urtero 1000 haur jaiotzen ziren Eibarren 1960 -1970 inguruan.
>>
>
> zehatza izateko, gutxiago ziren.  Esate  baterako, topeko urteetan:
>
> 1964: 850  haur jaio ziren Eibarren
> 1965: 915 haur jaio ziren Eibarren
> 1966: 822 haur jaio ziren Eibarren
>
>
>> Aldiz,  250-300 baino ez dira jaiotzen azken urteetan, 1995-2012
>>
>
> esandakoak baino gutxiago ere bai. Esate baterako:
>
> 2000: 223 haur jaio ziren Eibarren
> 2001: 164 haur jaio ziren Eibarren
> 2002: 169 haur jaio ziren Eibarren
>
> edozein kasutan 4 aldiz inguru gutxiago,
>
>  Ulertzen ez ditudanak umeen esstresak eta negarrak.
>>
>
> Komentatu didatenez, karatean edo gimnasia artistikoan sortutako estresak
> eta negarrak ez omen dira makalak Eibarren :-(
>
> Eneko
>
>
>
>> Aldatuta daude gauzak.
>>
>> eneko
>>
>>
>>
>> 2013/10/31 Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
>>
>>> **
>>> Enekok:
>>>
>>> > Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako
>>> > koruan, dantza taldean, eskubaloian, antzerki taldean ... esaten
>>> zuten.
>>>
>>> Eibarren ez dakit, baina Bergaran behintzat 11 urteko ume batek jarduera
>>> asko egin ditzake, baina bakarrik Bergarako Futbol taldean sartzeko egin
>>> behar dira selekzio frogak.
>>>
>>> Parte har dezake abesbatzetan (bi edo hiru  talde dagoz), orkestan,
>>> bandan, dantza taldean, eskubaloi, saskibaloi eta txirrindularitza
>>> taldeetan, karate taldean. Ona ala txarra izan, berdin da. Gaizki abesten
>>> baduzu, ez zara izango abesbatzeko solista, baina taldean kantatzen duzu.
>>>
>>> Hautaketa bakarrik mutilen futbolean egiten da. Aurkeztutakoen erdia
>>> kanpoan geratzen da, Nasako injenierua izateko baino froga serioagoetan.
>>> Hiru egunetan izaten dira frogak, eta ahura estresa eta negarra!
>>>
>>> Elna
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> 2013/10/31 Eneko Astigarraga <eastigarraga a bildua codesyntax.com>
>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>  2013/10/31 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>>>>
>>>>>
>>>>> Berrikuntzaren aitzakia hori eskandaluzkoa da. Eibarren berrikuntza
>>>>> eta teknologia alorrean lanean jarraitzeko asmoa dagoela ezagutzera emateko
>>>>> futbol talde bati 195.000 euro ematea ez dakit nola katalogatu:
>>>>> inteligentziari iraina? Imajinatzen dut berrikuntza eta teknologia lanean
>>>>> diharduzuen enpresok izango zenutela ideiaren bat diru hori helburu
>>>>> horrekin nola gastatu modu eraginkorragoren batean...
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> baina, nire ustez, horrelakoak sloganak baino ez dira izaten.  Esan
>>>> nahi dut, ez dakit, milaka daudela edozein lurralderi lotuta:  "Gipuzkoa
>>>> euskararekin bat" (Errealak zeraman),  "Cantabria infinita"
>>>> (Racingak), "Edinburgh, Inspiring Capital" (Maratoiak) ,  "Vitoria capital
>>>> green" (basketak), "Gipuzkoa berria", "Bilbao Bizkaia Be Basque",  "San
>>>> Sebastian ciudad cultural" , "Sydney,city of villages", "Vitoria capital
>>>> green", "Bakio marinero" ... edo nahi dituzuen guztiak.
>>>>
>>>> "Eibar Innovación-Berrikuntza" horrelako beste bat da.
>>>>
>>>> Eztabaida administrazio publiko batek kirol edo kultur edo gizarte edo
>>>> gastronomia edo ... entitate bati publizitatearen truke dirua eman behar
>>>> dion edo ez dago.
>>>>
>>>> Baina bai noski, eraginkor edo ez, diru kopuru hori inbertitzeko ideia
>>>> asko izan daitezke enpresa eta erakunde askotan
>>>>
>>>>     futbolerako eta kalera botatzen dituzte. Horri deitzen diote
>>>>>> oinarrizko kirola sustatzea. Eta balioak transmititzea ere hori izango da:
>>>>>> "Hik ez dok balio, aire!"
>>>>>>
>>>>>
>>>> Esan nuen aurrerago, baina "hik ez dok balio, aire!" hori, modu
>>>> zuzenean edo disimulatuagoan, eskolako koruan, dantza taldean, eskubaloian,
>>>> antzerki taldean ... esaten zuten.
>>>>
>>>> Igoal gauzak asko aldatu dira eta gaur egun ez da jada horrela, ez
>>>> dakit ...
>>>>
>>>> eneko
>>>>
>>> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20131031/ece452ff/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago