[eibar] Franco eunukoa zan

Gari Araolaza garaolaza a bildua gmail.com
As, Ots 4, 06:27:52, CET 2014


Ba hemen dato gehiago. Kontu guztiak zentzua hartzen du:

http://www.elmundo.es/suplementos/cronica/2009/709/1242511202.html

(ahotsan konturik ez da aipatzen)

Gari
El 04/02/2014 06:11, "Gari Araolaza" <garaolaza a bildua gmail.com> escribió:

> Orduan zer? Franco 12 urterekin ibili zen Marruecosko gerran? Eze, ahotsa
> aldatu aurretik izan beharko zuen "akzidente" hori, ezta?
>
> Eta koxkabilo bakarrarekin ezin da umerik eduki ala?
>
> Nik ez dut zalantzan jartzen koxkabilo falta hori. Beste teoria
> "konspiranoiko" guztia bai.
>
> Alabarena ere izan leike, baina Carmen Polo haurdun dagoen argazkirik ez
> ikusteak ez du ezer azaltzen. Garai hartan ez zegoen paparazzi eta ez
> rebistarik, eta umea jaiotzekotan esango zuten "inmaculada concepcion"
> bidez izango zela.
>
> Gari
> El 04/02/2014 00:23, "Trébiño - Ártetxe" <trebi.arte a bildua euskaltel.net>
> escribió:
>
>> Bihar kontuengaittik Francon gaineko liburu askotxo izan dot esku artian.
>> Halako batian Franco "arrautz" bakarra zakala, Marruekosko gerran izandako
>> bala batengaittik...
>>
>> Eta ikusi dot Marruekosko haren fotografia batzuk (gutxi dagoz itxuria)
>> eta konparau gerra zibilan hari egindakuak. Aldia dago.
>>
>> Aitatzen da bala batek Marruekosko gerran "Tripa azpian" ("en el bajo
>> vientre") jo zetsala eta barrabil bat galdu zebala.
>>
>> Baina ez, nik ezagutzen dot jaiotzatik arrautz bakar batekin jaixo
>> diranak (partoan gauzak) eta ez dake halako boz "tinplaua". Arrautz bakar
>> bat izan arren guztiz mutil normal-normalak dira. Hitlerrengaittik gauza
>> bera dinue, vaina ez zakan ez halako bozik ez halako gorputzik.
>>
>> Francon fisonomia Marruekosko gerran nahiko normala zan bere edadeko
>> gizonentzako, argala, eta kitto. Baina 5-10 urte geroxeago ikusten da,
>> loditu dala eta badakigu boz tinplaua zakala. Eunuko baten gorputza eta
>> boza zakan.
>>
>> Ezin izango da frogatu, ezin dot haren aztarren medikua egin, bistan da,
>> vaina nere ustez nahiko ebidentea da. Esango dozue "ba!, laguna ez dozulako
>> diñozu!" Ez, ez, begibistakua.
>>
>> Eta alaba bat izan zebala diñue. Eta bere andria ikusi dozue inoiz
>> lodittuta?? Ez. Joe, hain andra famosua eta haren umealdixaz batere
>> fotografixarik ez!!! Umia izan zeban vaina katibu sekulan ez zan
>> egon. Francon anai batena ei zan, beste andra batekin, umia jaixo eta
>> gitxira hil egin zan andra batena.
>>
>> Imajinaziñua? Bai zera!!!!
>>
>>            Imanoltxu.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20140204/6c7ff3b5/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago