[eibar] "Ahura"

Oier Gorosabel Larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Ast, Ira 25, 10:42:11, CEST 2014


25/09/2014 10:01(e)an, eibartarrak-request a bildua postaria.com(e)k idatzi zuen:
> Asierrek:
> "Ahura" diņo Elenak.
>      Berba kuriosua da "ahura" hori, bizkaiera/gipuzkera mugan sortutakua.
>      Elgoibarren oso indartsu, baina auzoerrixetan be (gehixago edo gitxiago) erabiltzen dana. Bai Mendaro-Deban, eta (askoz) gitxiago Eibar-Bergara bittartian.
Elenak:
> Aittari zor diodan berbia da, esan dozun moduan, Deban asko erabiltzen da
Nik be Mutrikun entzunda dakat, "ha" esanahi horrekin beti.

Ez dakitt Lekeittioko "auri" berbiakin (h-a ez dakitt nun ipiņi) 
zerikusirik ete dakan: hamen interjekziņo modura erabiltzen da, "ederra 
astokerixia esan dozu!" edo "ointxe esan dozu esan biharrekua!" esatia 
moduan edo. Nik beti pentsau izan dot "hori" berbian enfatizaziņo moduko 
bat zala (hori>hauri), baiņa ez nago seguru.

Gero, hainbestetan irakorri izan detsat Iņigo Aranbarri idazliari 
"hahor" berbia be, eta fenomeno beretsua begittandu izan jata, baiņa 
bere kasuan ez dakitt euskalki kontua dan (Azkoittian jaixo eta hamen 
Lekeittion bizi da), edo beste nunbaittetik hartutakua.

-- 
***
Oier Gorosabel Larraņaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago