[eibar] Tribual eta Kalamuako Parlamentua: BOLUNTARIO bila

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Ira 26, 18:43:52, CEST 2014


Batzuek ezagutzen duzue Kalamuako Parlamentua, mahai-joko eibartarra,
Trivial jokoaren tankerako hori
http://eibar.org/materixala/kalamuako-parlamentua

Eta batzuek ezagutzen duzue Tribual, Android telefono eta tabletetan
instalatzen den euskarazko galde-erantzunen joko konpetitiboa, Eibarko
CodeSyntax enpresak sortutakoa
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tribual

Ba bueno, Tribual garatzeko eta mundua jokoarekin dominatzeko hurrengo
urratsa 'tribuen' aukera sortzea izango da. Tribualen barruan tribu
desberdinak egongo dira, galde-erantzun desberdinak jokatzeko (akaso
jokalari desberdinen kontra, segun bakoitza ze tributan apuntatzen den).

Probazko tribu bat egin nahi dugu gertu dugun materialarekin eta
beta-testerrekin. Eibar, hain zuzen. Eibarko galderak behar, hortaz. Batzuk
sortzeko metodo automatikoekin ibili bagabiltza, beste batzuk ostera...

Kontua zera da: Kalamuako Parlamenturako bere garaian 1400 galdera osatu
ziren, eta Excel batean dauzkagu. Hura ere lan kolektiboa izan zen, gogoan
izango duzue batzuk.

Orain, Excel hura moldatu behar da pittin bat, ze Tribualeko
galde-erantzunak desberdinak dira (zuzen bat, bi oker; eta Parlamentua ez
dago hala egituratua). Hortaz, 1400 horiek banatu behar ditugu, eta ariketa
txiki bat eskatu bakoitzari, nik zer dakit, ba Urliak 100 galdera moldatu,
eta Berendiak beste 100, eta hola.

Eibar ezagutzea plus bat, baina ez ezinbestekoa (supongo).

**KONTUAN HARTZEKO DESBERDINTASUNA** Kalamuako Parlamentua Eibar.org
elkartearentzako lana izan zen. Hau CodeSyntax enpresarentzat,
kapitalismoaren zurrunbiloan sartutako SL merkantilista batentzat, beraz.
Badaezpada, diot.

Hori bai, mobitzen bagara, gauza hau egiteko moduan egon gaitezke urriaren
18ko Eibar.org / Blogarien egunean inauguratzeko, eta hori ere polita
izango da.

Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira beraz. Eskerrik asko. Erantzun
hona, Asier Sarasuak eta biok koordinatuko dugu lan banaketa datorren
astean edo.

Luistxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20140926/4c4c7a28/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago