[eibar] Eibar larunbatean

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ast, Api 7, 12:24:57, CEST 2016


Ufa! Eta gaiņera auto guztiak kendu bihar dira kale askotatik! Atzo gabian
hasi ziran seiņaliak jartzen ezta zapatuan goizeko 6rak baiņo lehenago
erretiratu bihar dira, baita Txontako leku batzuetatik be!

Elgoibarrera juateko asmua dakat aparkatzera. Serixo nabil! Nun sartu
bestela kotxe guztiak? Kontenedoriak be kenduko dittue?

Sekulako txolopotia sortuko da!

leire

Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko apirilak
7 12:15):

> Eguerdi on,
>
> Badakizue larunbatean Euskal Herriko Itzuliko erlojupekoa Eibarren
> jokatuko dela. Hori dela eta, ia herri osoa blokeatuta egongo da 13-tatik
> 18-tara kotxeentzat.
>
> Harritu nau informazioa emateko moduak. Itxita egongo diren kaleetako
> pegoretan bakarrik jarri dituzte kartelak, itxita egongo diren kaleen
> zerrenda emanez. Pare bat edo hiru kale izango balira, bale, baina 50
> kaletik gora egongo dira itxita, baita sahiesbidea eta Azitaingo
> Industrialdea ere bai. Hau da, ez dela eragin partzial bat izango, herri
> guztian eragingo du. (Praktikan, Ipuruan edo Urkin bizi bazara Elgetara
> joan ahalko duzu, agian Amaņatik Ermua aldera ere bai... kitto!)
>
> Iruditzen zait disimuloan edo, eman dela informazioa udaletik, eta ez
> dakit orokorrean jendea konturatu den larunbatean 13-tatik 18-tara ezingo
> dela kotxez mugitu.
>
> Ba horixe, larunbatean eguerditik aurrera kotxea mugitu beharra baduzu...
> Aurrez antolatu!
>
> Gari
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160407/0aae94c8/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago