[eibar] Mercadona

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Abu 31, 23:56:45, CEST 2016


Hori da! Mercadonak beti esaten dau ez dabela publizidaderik egitten, baiña
denda bat zabaltzen daben bakotxian periodiko "haundixetan" sekulako
artikuluak, publi-reportajiak balitzaz letxe.

Kasualidadia? Ez dot uste! Ibanek jarrittako adibidiak oso argigarrixak
dira!

Eibarko Untzagako jubiletxian "hitzaldi informatibuak" egin ei dittue.
Mordoska bat. Eta handik jendiak produktuz betetako poltsekin urtetzen
zeban! Hori be ez da publizidadia!

Beste kontu bat be badaka supermerkatu kate horrek: sortzen daben
miresmena! Ez dot aitzen. Merkadona zabalduko dabe Eibarren esan, eta
jendiak "bai?????" erantzun, pozarren!

Galdetu izan dot zergaittik poz hori eta erantzun bera da beti: kremak!
Baiña hainbesteko zoramena lortzeko?  Ez dot aitzen!

5 urteko loibiak be ikusi kartela eta Mercadona! esaten dau, poz-pozik! eta
ez daki irakortzen! 😱

Tira, etorkizun latza dake Eibarko dendari txikixak!

leire, matraka



Iban Arantzabal<iarantzabal a bildua goiena.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abuztuak 31 17:28):

> Mercadonatik... (ez dakit Eta Kittori zer esaten dioten):
>
> "Ez, guk ez dugu publirik egiten, gure politikan publirik ez. BIdeetakoak
> (Leirek protesta egin eta euskara hobean jarri dituztenak), horiek
> seinalizazioak dira, ez publia".
>
> Eta gaur:
>
> DV
> Mercadona abre un supermercado en Eibar con 40 empleos «estables» :
> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/201608/31/mercadona-
> abre-supermercado-eibar-20160831112737.html
>
> Noticias:
> Mercadona abre un supermercado en Eibar con 40 empleos "estables"
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/08/31/economia/mercadona-abre-un-
> supermercado-en-eibar-con-40-empleos-estables-tras-una-
> inversion-de-34-millones?platform=hootsuite
>
> Ez dut kale egin, titularrak berdin-berdinak dira konpetentzia diren
> hedabide horietan. Ze kasualitatea!
>
> Mercadonak jarriko du publirik euskaraz?  bai zera! :-(
>
> ggggggrrrrrrrrr. MER CA DO NA!!!!!!
>
> Iban
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160831/71ba696e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago