[eibar] Lehen Errebal, gero Ospittala eta orain autobus geltokia

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 14:19:15, CET 2016


Ados nago zuekin! Autobus geltokirik ez da bihar!
Baina porlanak herri honetan otxiņak emoten dittuanez, oso espaņolak gara:
aalperrik obrak egin!

Garik esandakuaki konforme nago, hori guztiori bihar da, eta ordutegixak
argi egon deittezela, baitta peatonalizaziņua daguanian zeiņeri eta nun
eragitten daben!

Ezeren gaiņetik garraio publikua! Gehixago eta sarrixago!

leire n

Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak
29 12:23):

> Nere iritziz autobus geltokiaren aurretik behar direnak:
>
> - Geraleku guztiak ONDO identifikatzea. Kode eta izen argi eta bakarrak
> erabiliz
>
> - Geralekuak duintzea, aterpea egon dadin gutxienez (Untzagakoak estetika
> hutsagatik kendu zituzten)
>
> - Lehentasuna ematea garraio publikoari. Adibidez, kotxeak autobus
> geralekuetan ez dezatela aparkatu, traba egiten duten tokietako aparkaleku
> ilegalak kendu...
>
> - Lehentasuna emateko beste ideia bat: larunbat eta igandetan oinezkoen
> gunean gertuko autobusak baimentzea (poliki-poliki joan daitezela)
>
> eta abar.
>
> Gari
>
>
> Serafin Basauri<serafinb a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> azaroak 29 11:23):
>
> Ez dot uste autobus geltokia beharrezkoa denik.
>>
>> Serafin
>>
>> 29/11/2016 8:20(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
>>
>> Azken asteotan herriko prentsa eta irratian irakurri eta entzun dugu
>> parte-hartze prozesu bat hasi behar duela udalak autobus geltokia dela eta.
>>
>> Berehala hasi dira guztiak gauzak esaten: EHBildu partehartze prozesua
>> berak aurkeztutako emendakin batengatik izan dela [1], EAJk bere
>> proposamena plazaratu zuen [2] eta PSEk EAJren kontra egin zuen bere
>> proposamenarekin parte-hartze prozesua "kontaminatzen" zuela esanez eta
>> aldi berean hori egiten zeudela euren proposamena zein zen erakutsiz (WTF):
>>
>> [1] http://cadenaser.com/emisora/2016/11/14/radio_eibar/14791077
>> 74_582770.html
>> [2] http://cadenaser.com/emisora/2016/11/22/radio_eibar/14798004
>> 55_341751.html
>> [3] http://cadenaser.com/emisora/2016/11/25/radio_eibar/14800768
>> 06_258648.html
>>
>>
>> Nere galdera da: ezin gara egon 4 urte obra faraoniko bat proposatu gabe?
>> Denok dakigu zer gertatzen den Eibarren obra faraonikoekin, eta ez badakigu
>> hemerotekari begirada bat eman diezaiokegu, adibidez:
>>
>> - Errebal 1: bota aurretik egon zen "jaleoa"
>> - Errebal 2: bota ondoren egon zen "jaleoa"
>> - Ospittala 1: terrenoen kontaminazioaren eta salmentaren inguruko
>> "jaleoa"
>> - Ospittala 2: eraikitzen hasi eta inork ikusi ez zituen (!!)
>> Iberdrolaren kable batzuen "jaleoa"
>> - Errebal 3: zulatzen hasi eta tuberiak berriz aldatzen hasi behar
>> izatearen "jaleoa".
>>
>> Azkenaldian bi obra "handi" egin dira Eibarren beren epeetan
>> bukatutakoak, biak iniziatiba pribatukoak (nolabait esateko): Mercadona eta
>> Ipurua Futbol Zelaia. Bigarrenaren kasuan gainera obra zehaztutako epea
>> baino bi hilabete (!!) lehenago bukatu da.
>>
>> Daukagun historialarekin, benetan beste milioikada bat gastatu behar dugu
>> autobus geltokiarekin ez dakit zer egiten? Benetan? Orain dela urtebete
>> inguru Lurraldebusen lineak aldatu egin ziren eta Donostiarako autobusak ez
>> dira jada autobus geltokitik irteten. Hor autobus geltokiaren erabileraren
>> adibide bat.
>>
>>
>> Mikel
>>
>>
>>
>>
>> --
>> Mikel Larreategi
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20161212/5de1d3b3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago