[eibar] Trunboiren Urtebarri agurra

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ast, Abe 22, 17:51:55, CET 2016


URTE BERRI ON 2017

Gora bidean hasi da
eguzkiaren batela
bazterretara zabalduz
argitasuna, epela
betor agudo, distiraz,
emaro beti bezela
denon bihotzak goxatuz
eta uxatuz goibela;
pozarren hartu nahi dugu
Olentzeroren papela
eta aldarri egin ozen
mundialak zaretela
maitasunez gaineratuz
lagunok, nola bestela!!!
gure bihotz barrenean
habia bat duzuela.

Trunboi eta Maribel
Leteren habanera doinuan




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago