[eibar] - Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, Eibarreraino, Eibar(re)tik.

Elena Laka burdinateplaza a bildua hotmail.com
Ost, Urt 13, 15:13:55, CET 2016


Nik arauak zehatz-mehatz ez dakizkit, baina

Eibarraino barbaroa da?

Deban trena hartzen baduzu eta ezagun batekin topo eginda, nora zoazen galdetuta, ez diozu esaten Eibarraino?

Nik bai. 
Eta gure aittak baitta be.

Sekula burutik pasatu ez Eibarreraino esaterik.

Neuk esaten...

Mx
Elna



From: Luistxo Fernandez 
Sent: Wednesday, January 13, 2016 2:58 PM
To: Eibartarrak zerrenda 
Subject: [eibar] - Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, Eibarreraino,Eibar(re)tik.


Alfontso Mujikak (Elhuyar Fundazioko hizkuntzalariak) Euskaltzaindiaren arau bat aldatzeko proposatu du. Herri-izenen deklinabideari dagokiona. Eibar eta bere deklinabidea erabili du Alfontsok.

http://31eskutik.com/2016/01/13/leku-izenen-deklinabidean-araututako-zenbait-bitasun-anakronismoa/


Orain legalak dira formula hauek, Euskaltzaindiaren arabera:

- Eibar(re)ko, Eibar(re)ra(t), Eibar(re)rantz, Eibar(re)raino, Eibar(re)tik

(hau da, balio dutela formulek parentesikoarekin, edo hori gabe: Eibarreko zein Eibarko, biak baleko)


Mujikak ez du 'Eibarreko' baztertzen bere proposamenean, baina bai behintzat Eibarraino barbaroa. Bere aburuz, honela behar luke deklinabideak:

- Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, Eibarreraino, Eibar(re)tik.


Mesedez ondo ulertu: arauak ez dira Eibarrerako bakarrik... herri guztietarako behar dute, baina tira, atentzioa deitu dit Eibar erabili izanak adibideetan eta horregatik ekarri dut hona.


Luistxo



--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20160113/bd39f216/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago